19. Korrika: Euskahaldun (2015)
Euskal Herri osora zabalduko den bertso zirkuituaz gain, Lanku Kultur Zerbitzuen eskutik Bertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historia emanaldia eskainiko da. Bestalde, Bideokopla lehiaketa ere abian jarriko da.
29 bertso eskola, 120 bertsolari, 30 gai-jartzaile
29 bertso eskolak hartu dute euren herrian saioa antolatzeko ardura; bertan 120 bertsolari inguruk jardungo dute, plazaz plaza asko ibili ohi direnek eta gutxiago aritzen direnek bat eginaz. 30 gai-jartzaile arduratuko dira euskaltegian klase didaktikoak emateaz eta bertso saioan gai-jartzaile lanak egiteaz.
- Zirkuitua osatzen duten saio guztiei buruzko informazioa hemen topatuko duzue.
Ane Labakak eta Maider Arregik horrelaxe aurkeztu zuten Korrika Kulturalaren aurkezpen festan:
Halaber, Korrika Kulturalaren barruan Bertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historia ikuskizuna eskainiko da hainbat herritan.
Emakume bertsolariak
Historiak sekretuan gorde ditu mendeetan zehar izan diren emakume bertsolariak. Emakume hauen lana gaur egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere, - beraien bertsoak erre, gorde eta isildu baitira -, batzuk errekuperatzea lortu da.
Emakume bertsolarien ikurra izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, “Xenpelar” zenaren iloba. Joxepa Anttoni ez zen aurrena izan, ezta azkena ere. Joxepa Anttonirena bezala, askoren ezagutza galdu da bidean eta isilduriko emakumeen historia ekarri nahi da argitara.
Ikuskizunaren bitartez emakume haiek bizi izandako egoerak, denboran eta espazioan atzera eta aurrera, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi izan dute.
Parte-hartzaileak:
- Gidoia: Jokin Labayen eta Nerea Elustondo
- Antzezleak: Oskar Estanga eta Hodei Unzueta
- Narratzailea: Jokin Labayen
- Musikaria: Idoia Noble
- Bertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historia emanaldiaren hitzorduak, hemen.
Bertsoak Bertso Korrikari buruz elkarrizketatu ditu Egoitz Zelaia, Miren Artetxe eta Asier Lafuente. Hona hemen erreportajea.
Bideokopla lehiaketa
Euskalduntzean ari diren erakunde guztietako euskaltegiko talde zein praktika egitasmoetako talde guztiei zabalik dago bideokopla lehiaketa. Helduen euskalduntzea dute koplak egiteko gaia eta horrekin sei koplaz osatutako bertsoaldia idatzi behar dute eta bideoz grabatu.