Bertso-eskolak
Bertsotan ikasteko guneak dira bertso-eskolak: bat-batean edo idatzizkoan ikasteko tokiak.
Askotariko bertso-eskolak daude: haurren ala helduen taldeak izan daitezke, irakaslearekin edo gabe aritzen direnak, helburu oso ezberdinei erantzuteko elkartzen direnak... Batzuk bertsotan trebatzeko elkartzen dira; beste batzuk herrira begirako ekimenak antolatzeko ere bai.
Bertso-eskola gehienek funtzionamendua beregain dute; beste asko Bertsozale Elkarteak sustatzen ditu; eta badira beste erakunde edo elkarteek kudeatzen dituzten bertso-eskolak ere.
Bertso-eskolan izena eman nahi? Bertso-eskola batzuen izen-emateak Bertsozale Elkarteak kudeatzen ditu; horietarako izen-ematea hemen behean topatuko duzu. Gainerakoan, jo gertuen duzun bertso-eskolara zuzenean ala galdetu zure lurraldeko Bertsozale Elkartean.