Bertsotruk 2015-2016
Bertso Eskolen Egunaren baitan, Agurainen aurkeztu da Bertsotruk, helduen bertso-eskolen arteko desafioak biltzen dituen egitasmoa.
Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak jarri du abian eta 26 bertso-eskolek eman dute parte hartzeko izena. 26 bertso-eskola horien artean multzoak osatu dira, guztira 9 multzo (3 bertso-eskolako 8 multzo eta 2 bertso-eskolako multzo bat).
Hauek dira multzoak:
- ALBE - Debagoiena - Bortziriak
- Barañain - Durangaldea - Zarautz
- Mungia/Larrabetzu - Oñati - Sakana
- Gernika-Lumo - Harituz - Lekunberri/Leitza
- Enkarterri - Erniarraitz - IEH (Ipar Euskal Herria)
- Agurain - Gabiri - Lasarte-Oria
- Aramaio - Hernani - Zumarraga/Urretxu
- Goierri - Kakiturri - Txingudi
- Markina-Xemein - Orio