Bertso Eguna 2025
Urtarrilaren 25ean izan da Lesakan.
Bortzirietako bertso-eskolarekin elkarlanean antolatu dugu egun osoko egitaraua. Hauxe izan da 2025eko Bertso Eguneko plana:
- 10:00etan Harriondoan elkartu gara, Oinak bidean ibilbidearekin hasi da eguna.
- Ondoren, bertso poteoari ekin zaio: hainbat bertso eskolatako kidek kantatu dute: Aramaioko Bertso Eskolako, Epifora Bertso Eskolako eta Lilibertso Bertso Eskolako bertsolariek: Ane Zuazubiskar, Danel Herrarte, Iraide Onaindia, Manex Agirre, Eli Pagola, Maider Arregi, Oihana Arana, Uxue Alkorta, Aitor Etxebarriazarraga, Asier Galarza, Ibai Amillategi eta Iker Uriarte. Bertso poteoa alaitzen Amaia Taberna eta Olaia Urdangarin trikitilariak aritu dira. Eguerdian luntxa egon da Arranon, 14:30etik aurrera.
- 17:30ean izan da eguneko bertso jaialdi nagusia: Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Julio Soto Ezkurdia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maialen Lujanbio Zugasti eta Peru Abarrategi Sarrionandia ariko dira bertsotan, Alaitz Rekondo Ferrero esanetara.
- 20:30ean afaria egon da sagardotegian. Ostean, bertso jarriak izan dira Ekhiñe Zapiain Arlegi, Josu Txoperena Iribarren eta Manex Pagola Apezetxea Hor gurekin batera.
- Festa jarraitu nahi izan duenak aukera izan du DJ Infernuren eskutik.