Bertso Eguna 2023
Urtarrilaren 28an izan zen Azpeitian.
Egun osoko plana izatera itzuli zen Bertso Eguna 2023an, pandemiaren ondotik. Azpeitiko Udalaren eta herriko hainbat elkarteren laguntza izan zuen 2023ko Bertso Egunak.
- 11:30ean elkartu, eta kalez kaleko poteoa egin zen libreko bertso saio irekiekin.
- Ondoren, 14:30ean, aldibereko bost bertso bazkari antolatu ziren:
- Librean aritu ziren Jone Uria eta Sustrai Colina Oilagorran.
- Librean baita ere, Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga Oilo Soron.
- Bertso saio musikatua Txalintxon: Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Gaztelumendi, Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal bertsotan, Ane Ezenarrok gaiak jarrita, eta musikaren ardura izango dute Gari Otamendik eta Ixak Arrutik
- Librean Ane Labaka eta Maialen Akizu Ziripoten.
- Gaiekin eta bertso jarriekin, Zulo Zabalen: Andoni Egaña eta Nerea Elustondo, Imanol Artola Felixen esanetara. Bertso jarriekin Irantzu Idoate eta Oier Etxeberria.
- Arratsaldeko poteoaren ondoren, afaria eskaini zen Elikagunean eta afalostean izan zen bertso saiorik: Eñaut Martikorena eta Maialen Lujanbio aritu ziren librean; Ane Ezenarrok eta Imanol Artola Felixek gaiak jarrita, Ane Zuazubiskar, Maddi Aiestaran, Peru Abarrategi eta Sarai Robles; eta bertso jarriekin, Aissa Intxausti, Ander Fuentes Itturri, Joanes Illarregi, Josune Aramendi eta Xabat Illarregi.
Ekitaldiaren xehetasunak, hemen (bertsoaldiak barne).