Bertso Eguna 2019
Bertso Egunak eta Bertso Eskolen Egunak bat egin zuten 2019an; hala, bertso-eskola izan zuen gai arratsaldeko emanaldiak. Goizean ere izan zer egina, noski.
Urtarrilaren 26an Barañainen izan zen 50. Bertso Eguna eta harekin batera ospatu zen Bertso Eskolen Eguna ere. Horretarako, egun osoko egitarau potoloa antolatu genuen Bertsozale Elkarteak, Barañaingo Udalak eta Barañaingo bertso-eskolak.
- 11:00etan, udaletxeko erabilera anitzeko gelan, Enkarguz emanaldia eskaini zen. Andoni Egañak, Xabi Zabalak eta Alberto de Abajok garatu dute Lanku Kultur Zerbitzuek bideratutako ikuskizun berria.
- Jarraian, bertso poteoa egin zen tabernaz taberna. Aitor Servier, Alaia Martin, Andoni Egaña, Arrate Illaro, Eli Pagola, Gorka Pagonabarraga, Mikel Lasarte, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Unai Iturriaga eta Xabi Igoa bertsolariak aritu ziren kantari. Hauxe izan zen ibilbidea: Akelamendi (plazan), Kupela (plazan), Iratxo (plazatik 2 minutura) eta Saoly (karpa ondoan).
- 15:00etan, Barañaingo udaletxearen aurrean atondutako karpan, bazkaria eskaini zen. 235 bazkaltiar elkartu ginen, eta egurrezko lurra eta berogailuak izan genituen Iparra-Hegoa ekimenak prestatutako menu goxoa dastatzeko.
- 19:00etan, auditorioan, bertso emanaldia egin zen; 460 lagun elkartu ginen. Bertso eskola izan zuen gai ekitaldiak. Nerea Ibarzabal bertsolaria, eta Aulki Jokoa saioan aurkezle ezagutu genuen Edurne Azkarate aritu ziren prestaketa lanetan. Kantuan izan ziren Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Xabat Galletebeitia bertsolariak.
- 21:30ean, Barañaingo udaletxearen aurrean atondutako karpan, kontzertuak: Oinutsik, Hezurbeltzak eta Kasu
* Nafarroako Bertsozale Elkarteak urteroko batzarra egiteko baliatu zuen hitzordua. Urtarrilaren 26an Barañainen egin zen, kultur etxean, 9:45ean.
ARGAZKIAK:IKUS-ENTZUNEZKOAK:HEMEROTEKA: |