Bertso Eguna 2018
Kantuen letra sorkuntza eta bertso idatziak helduleku hartuta berrartu zuen Bertso Egunak bere bidea. Goizean mahai-ingurua egin zen Mungiako Torrebillela eraikinean, eguerdian hiru bertso-bazkari elkarte banatan, eta arratsaldean emanaldia Olalde aretoan. Mungiako Udalaren eta Taket Bertsolaritza Alkartearen laguntza izan zuen Bertsozale Elkarteak.
Urtebeteko atsedenaren ondotik itzuli zen Bertso Eguna 2018an. Euskal Herri guztian eragin nahian, eta lurraldetasun irizpideari lehentasuna emanez, aurrerantzean egitasmoa ibiltari egiteko apustua egin zuen Bertsozale Elkarteak. Eta hala, Donostiako Udalari urte guztiotako lankidetza eskertuta, 2018an itzuli zen Bertso Eguna; Mungiara.
Urtarrilaren 27an egin zen, kantuen letra sorkuntza eta bertso idatziak helduleku hartuta. Bertsozale Elkarteak Mungiako Udalaren eta Taket Mungiako Bertsolari Alkartearen laguntza izan zuen egitaraua osatzeko.
- 12:00etan, Torrebillela eraikinean, mahai-ingurua. Alaia Martinen esanetara, musikarien eta bertsolarien arteko gogoeta egin zen. Bertan parte hartu zuten Rafa Rueda eta Maria Rivero musikari eta abeslariek eta Jon Maia bertsolariak.
- Jarraian, poteoa Mikel Barandiaranek eta Julene Otegik girotuta.
- 14:00etan, plazan, bazkarirako topagunea. Herriko plazan bildu eta antolatzaileek lagundu gintuzten bazkaltzeko atondu ziren hiru elkarteetako bakoitzera. Bakoitzean bina bertsolari aritu ziren:
- Julio Soto eta Onintza Enbeita, Ehiza eta Arrantza Elkartean
- Jon Maia - Sustrai Colinaren ordez - eta Miren Amuriza Anaitasuna elkartean
- Igor Elortza eta Jone Uria Guri Zer elkartean
- 19:00etan, Olalde aretoan, jaialdia. Amets Arzallus, Manex Agirre, Andoni Egaña - Sebastian Lizasoren ordez-, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga bertsolariek hartu zuten parte; Alaitz Rekondok jarri zizkien gaiak. Artista gonbidatuak ere izan ziren: besteak beste, Patxo Telleria eta Mikel Martinez antzerkilariak, Adrian Garcia de los Ojos musikaria eta Jon Martin bertsolaria.
ARGAZKIAK:IKUS-ENTZUNEZKOAK:
HEMEROTEKA: |