Bertso Eguna 2016
Hiru ate gorri; halabeharrez, bat aukeratu behar. Zein, ordea? Bertsolariak antolatzailearen deia jasotzen duenetik oholtzan gaia entzunda kantuan hasi bitartean hartu beharreko erabakiak izan zituen Bertso Egunak helduleku. Goizean emanaldi musikatua, arratsaldean jaialdia eta gauen bertso afaria izan zituen menu.
Azken urteetako joerari jarraituz, Donostian egin zen 2016ko Bertso Eguna, Bertsozale Elkarteak Donostiako Udalarekin elkarlanean.
Urtarrilaren 30ean egin zen eta hiru atal izan zituen: eguerdiko emanaldia, arratsaldeko jaialdia eta afalosteko saioa. Bertsolariak antolatzailearen deia jasotzen duenetik oholtzan gaia entzunda kantuan hasi bitartean hartu beharreko erabakiak izan ziren aurtengo jaialdiaren helduleku. Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Eneko Lazkoz eta Urko Casado aritu ziren ideia landu eta gaiak prestatzen.
- Eguerdian saio musikatua eskaini zen Picachilla tabernan. Ane Labaka, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza aritu ziren kantuan bat-batekoan, eta Rosi Lazkanok eta Nerea Elustondok bertso jarriak eskaini zituzten. Emanaldia Estitxu Eizagirrek aurkeztu zuen, eta saioan zehar klima aldaketak eragiteaz arduratu ziren Idurre Eskisabel eta Eñaut Asurabarrena, gitarraz musikatutako testuen bidez; Arkaitz Goikoetxeak eta Ainhoa Agirreazaldegik ere hartu zuten parte horien lanketan.
- Arratsaldeko jaialdian 10 bertsolari aritu ziren kantuan Kursaalen: Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Xabier Terreros, Jon Maia, Oihana Bartra, Julio Soto eta Agin Laburu. Odei Barroso bertsolariaren 2zio taldea ere zuzenean aritu zen. Aitziber Garmendiak egin zituen aurkezle lanak.
- Gauean, afalostean, 12 bertsolari izan ziren kantuan: Amets Arzallus, Unai Mendizabal, Xabi Igoa, Onintza Enbeita, Alaia Martin, Eli Pagola, Maddalen Arzallus, Eneritz Artetxe, Iker Zubeldia, Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre. Alaitz Rekondok gidatu zuen saioa. Bat-bateko bertsoak eta prestatutakoak tartekatu ziren, eta horietako batzuk musikatuak.
ARGAZKIAK:IKUS-ENTZUNEZKOAK:HEMEROTEKA: |
Antolatzaileak, babesleak eta laguntzaileak
Antolatzaileak: Babesleak:
Laguntzaileak: