Bertso Eguna 2015

Hamabi aulki ikusten dira. Jolaserako jarrita daude aulkiak, bakoitza postura eta kolore batean. Bertsolariei jolaserako proposamena egingo zaie, jolastea nahiko genuke, baina serio jolastea; bertsotan egin dezatela. Ez espero bestelako espektakulorik: bertso saio bat izango da.

Bertso Eguna 2015 - Kartela

[Prentsa txostena]

Jolastu nahi? lelopean egin zen 2015eko Bertso Eguna, Donostiako Udalarekin elkarlanean.

Urtarrilaren 31n egin zen eta hiru atal izan zituen ospakizunak: Kursaaleko jaialdi nagusiaren aurretik eta atzetik bestelako saioak ere eskaini ziren. Bertsolariei jolaserako proposamena egin zaie arratsaldeko ekitaldian; hamabi aulki jarri ziren eszenatokian, bakoitza postura eta kolore batean. Jolasa bai, baina bertsotan.

Donostiako kaleetan barna ibili ziren bertsolariak kantuan goizean, Bretxan, Konstituzio Plazan eta Ikatz Kalean: Amaia Agirre, Iñaki Zelaia, Eneko Fernandez, Arrate Illaro, Xabi Igoa, Nahikari Gabilondo, Ander Elortegi, Unai Gaztelumendi eta Maddalen Arzallus. Eskarmentu handiko jendea eta bertsotan hasiberria dena elkarrekin kantuan jarri nahi izan ziren goizeko ekitaldian.

Arratsaldeko ekitaldian hamabi bertsolari izan ziren kantuan Kursaalen: Unai Iturriaga, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Amets Arzallus.

Gauean afaria eta festa izango da Manteo Kiroldegian. Bat-bateko saioetan arituko dira kantuan Jone Uria, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso, Irati Anda eta Fredi Paia. Ondoren Bat-batean ikuskizuna eskainiko da Oskar Estangaren eskutik.

ARGAZKIAK:

IKUS-ENTZUNEZKOAK:

HEMEROTEKA:

Antolatzaileak, babesleak eta laguntzaileak

BertsoEguna_2015_antolatzaile eta babesleak

BertsoEguna_2015_Laguntzaileak