Oholtzapetik 2020
Arabako Bertsozale Elkarteak, 2020ko uda hasieran, bertsozaleei Arabako bertsolariekin gozatzeko aukera eskaini nahi die. “Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile” 3. edizioa.
Arabako 16 bertsolarik parte hartuko dute, bost saiotan banatuta. Kalean, gune finko batean jokatuko dira saio hauek.
Publikoaren epaiaren arabera, finalera sailkatuko dira saio bakoitzeko bozkatuenak. Beraz, finalean, 4 bertsolarik kantatuko dute. Finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.
Arabako 16 bertsolarik parte hartuko dute, eta 5 gai-jartzailek.
Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre, Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi, Irati Anda, Oier Arbina, Beñat Garaio, Unai Anda, Orlando Arreitunandia, Aroa Arrizubieta, Oihane Perea , Manex Agirre, Manu Bendala, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabi Igoa
Gai-jartzaileak: Oier Azkarraga, Ander Fernandez, Idoia Marauri, Eli Plazaola eta Aintzane Irazusta
1. kanporaketa |
---|
Ekainak 19, ostirala, 20:00 |
Izarrako Herriko plazan |
Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta Gai-jartzailea: Oier Azkarraga |
|
2. kanporaketa |
---|
Ekainak 26, ostirala, 20:00 |
Artziniegako frontoi inguruan |
Peru Abarrategi, Irati Anda, Oier Arbina eta Beñat Garaio Gai-jartzailea: Ander Fernandez |
ARGAZKIAK
|
3. kanporaketa |
---|
Uztailak 3, ostirala, 20:00 |
Bastida |
Unai Anda, Orlando Arreitunandia, Aroa Arrizubieta eta Oihane Perea Gai jartzailea: Idoia Marauri |
|
4. kanporaketa |
---|
Uztailak 10, ostirala, 20:00 |
Maeztu, herriko plazan |
Gai-jartzailea: Eli Plazaola |
|
FINALA |
---|
Uztailak 17, ostirala, 20:00 |
Araia |
Saio bakoitzaren irabazleak Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi, Oihane Perea eta Xabi Igoa
|
ARGAZKIAK
|
Arabako Bertsozale Elkarteak eta tokian tokiko Udalek entzuleen osasun eta segurtasuna bermatuko dituen neurriak hartuko dituzte.
Saioaren eremura aurretiaz etortzeko eskatuko zaie bertsozaleei. Derrigorrezkoa izango da maskara jarrita izatea eremuan sartu eta irteteko 1,5 metroko segurtasun tartea mantentzen ez bada jende artean. Saioak irauten duen bitartean, jarlekuetan maskara gabe egon liteke. Eserlekuak banakakoak edo binakakoak izango dira eta 1,5 metrotako distantziara lekutuak egongo dira, hauek saio aurretik eta ostean garbitu eta desinfektatuko dira.
Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie.