Gazteak Plazara
Gazteak plazara jauzi emateko egitasmoa da. Gazteak kohesionatu eta elkar ezagutzeko.
Araban, bertso-eskoletatik badatoz bertsolari berriak. Hamazazpi hogeita hiru urte bitarteko bertsolariei plazan hasteko edota hazteko aukera emateko asmoz “Gazteak plazara” egitasmoa martxan ipini zuen Arabako Bertsozale Elkarteak 2015eko udazkenean. Gaur egun 12-13 bertsolari gazte egon daitezke Araban plazarako bidea egiteko prest, jauzia emateko baliabideak ipintzen ari da Arabako Bertsozale Elkartea; asteroko bertso-eskolaz gain prestakuntza eta elkar ezagutzeko gunean eta uneak eskaintzen.