Diruz lagundutako bertso saioak antolatzea
Arabako Bertsozale Elkarteak diruz lagundutako bertso-saioak antolatzeko eskaintza publikoa.
Arabako elkarte eta kolektiboei, diruz lagundutako bertso-saioak antolatzeko eskaintza publikoa.
Arabako Bertsozale Elkarteak duen helburu orokorra Araba bertsozaletzea da.
2024an, eskaintza publiko honen bitartez, Arabako Bertsozale Elkarteak saioaren kostuaren erdia diruz lagunduko du. Arabako Elkarte eta kolektiboei eskainiko zaie diruz lagunduriko bertso saioa, haiek bertso-saio bat antola dezaten.
HELBURUAK
- Bertsolaritza ezezaguna den Arabako tokietara eta kolektiboengana hurbiltzea.
- Bertso-saioak antolatzeko berezko iniziatiba sortzea.
- Bertso-saioen bitartez euskararen ekosistema elikatzen eta garatzen jarraitzea.
ESKA DEZAKETEN KOLEKTIBOAK
Arabako Elkarte, kolektibo, jai batzorde, gazte asanbladek... eska dezakete.
Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du.
ESKAERAK ONARTZEKO IRIZPIDEAK
Arabako Bertsozale Elkarteko Zuzendaritzak ondorengoak kontutan hartuko ditu:

- Bertso-saio gutxi antolatu diren kolektiboen eskaerak izatea.
- Abenduaren bukaera baino lehen burutuko diren saioak.
- Bertso-saioaren hartzaileen ezaugarriak; bertso-saio gutxi entzundakoak izatea.
- Edozein publikorentzako saio irekiak izatea.
- Kolektibo antolatzaileak bertso-saioari babesa ematea eta zaintzea.
- Eskatzailearen baliabide eta beharrak kontutan hartuko dira.
- Auzo eta herri mailako elkarte eta euskara elkarteak lehenetsiko dira.
- Programazioetan ohikoa den bertso-saio bat finantzatzeko eskaera bada baztertuko da.
-Covid-19ak sortutako osasun larrialdiaren aurrean bertsozaleak nahiz bertsolariak basbestuko dituen osasun eta segurtasun neurriak hartuko direla ziurtatzea.
Bertso-saioak Gasteizen ez ezik, Araba osoan zehar banatzeko ahalegina egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak, hau da, saioak herri eta auzoetan zehar banatzen saiatuko da. Saioak antolatzeko nahiko eskaerarik egongo ez balitz Arabako Bertsozale Elkarteak eskumena izango du saioa ziurtatzeko.
AURKEZTEKO EPEA
Egitasmo honetara bideratua dagoen finantziazio poltsa agortu artean.
Egitasmo honetara bideratua dagoen finantziazio poltsa agortu artean.
ESKAERA NOLA EGIN
Informazio hau helarazi beharko zaio Arabako Bertsozale Elkarteari eskaera egiteko:
- Data eta ordua
- Lekua (taberna, aretoa, elkartea…) eta herria
- Bertso-saioaren formatua (bertso-bazkaria/afaria, poteoa, bertso-pilota, emanaldi berezia…)
- Zergatik antolatu? (helburuak)
- Hartzaile kopuruaren aurreikuspen bat
- Hartzaileen ezaugarriak (auzokoak, euskaltegikoak, gazteak…)
- Antolatzailea: Izena, email, telefonoa
ESKAERA NORA BIDALI
Arabako Bertsozale Elkartera eskaera orria betez.
Arabako Bertsozale Elkartera eskaera orria betez.
Galdera edo bestelakoak araba.sustapena@bertsozale.eus edo 675 70 79 71 telefono zenbakian.
ERANTZUNA
Eskatzaileei eskaera onartzen zaien edo ukatzen zaien, eskaria jaso eta egun gutxitara esango zaie.
Eskatzaileei eskaera onartzen zaien edo ukatzen zaien, eskaria jaso eta egun gutxitara esango zaie.
Eskaera onartuz gero eskatzaileari LANKUren bidez lotutako bertso-saioa gauzatzeko jarraibideak azalduko zaizkio.
ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA