Bertxoko Sariketa 2013
Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker martxan dago 2013ko BERTXOKO SARIKETA.
Eskuernaga, Izarra eta Kanpezu izango dira kanporaketak jokatzeko herriak. Finala Agurainen jokatuko da.
Arabako Errioxa, Urkabustaiz, Mendialdea eta Lautadako Bertso-Eskolen laguntzarekin antolatu da aurtengo edizioa.
2012ko ediziora arte gazteen arteko sariketa izan bada ere 2013ko edizioak formatu aldaketa ekarri du, bikoteen arteko sariketa bihurtu da.
- Julen Zulaika eta Paula Amilburu
- Orlando Arreitunandia eta Iker Olabarrieta
- Oihane Perea eta Iker Pastor
- Zigor Enbeita eta Xabi Igoa
- Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedo
- Ander Solozabal eta Jagoba Apaolaza
Hona hemen 3 kanporaketak eta finala:
1.kanporaketa |
---|
2013-11-02, larunbata, Eskuernaga |
Bertso-afaria. 22:00 Sotera Taberna |
Orlando Arreitunandia - Iker Olabarrieta VS Oihane Perea - Iker Pastor |
Iñaki Viñasprek kantatu zuen Oihane Perearen ordez Bideoak ikusgai www.bertsoa.com-en: Agurrak, Iker Olabarrieta eta Orlando Arreitunaindia Agurrak, Iker Pastor eta Iñaki Viñaspre |
2. kanporaketa |
---|
2013-11-09, larunbata, Izarra |
19:30 Izarrako Gaztetxean |
Xabi Igoa - Zigor Enbeita VS Ruben Sanchez - Jon Ruiz de Pinedo |
Bideoak ikusgai www.bertsoa.com-en: Agurra, Ruben Sancez eta Jon Ruiz de Pinedo |
3. kanporaketa |
---|
2013-11-15, ostirala, Kanpezu |
Bertso-afaria 21:30 Ibernalo |
Julen Zulaika eta Paula Amilburu vs Ander Solozabal eta Jagoba Apaolaza |
Agurra, Jagoba Apaolaza eta Ander Solozabal |
FINALA - Sanchez eta Ruiz de Pinedo irabazleak |
---|
2013-11-22, ostirala, Agurain |
Bertso-afaria Iguaran Elkartea, 21:30 |
Ruben Sanchez - Jon Ruiz de Pinedo
|
Izar Mendiguren eta Ander Solozabalen hasierako agurra Oihane Perea eta Iker Pastorren asmakizuna Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedoren kartzela Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedoren habanera Ruben Sanchez eta Jon Ruiz de Pinedoren amaierako agurrak
|
Historia pixka bat:
2002an Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak bertsolari gazteak plazaratzeko Bertsotan BAGARE Sariketa martxan ipini zuten. Bost urtetan zehar sariketaren finalaren jokalekua Gasteizko Bagare elkarte ezaguna izan zen. 2007an Gasteizko Bagare elkartea desagertu ondoren Bagare Sariketa BERTXOKO Sariketa bihurtu zen, Hala Bedi irrati libreko bertsolaritzaren inguruko irratsaioaren izen berbera. 2012. urteko ediziora arte bertsolari gazteak sustatzeko sariketa izan da. 2013an bikotekako sariketara bilmoldatu da.
Urtea | Izena | Txapelduna | Finala | |
---|---|---|---|---|
2002 | Bagare Sariketa | Iñigo Izagirre | Gasteizko Bagare | Parte hartzaileak, datak, saioak... |
2003 | Bagare Sariketa | Iñigo Izagirre | Gasteizko Bagare | Parte hartzaileak, datak, saioak... |
2004 | Bagare Sariketa | Iñigo Izagirre | Gasteizko Bagare | Parte hartzaileak, datak, saioak... |
2005 | Bagare Sariketa | Oihana Bartra | Gasteizko Bagare | Parte hartzaileak, datak, saioak... |
2006 | Bagare Sariketa | Jokin Labayen | Gasteizko Bagare | Parte hartzaileak, datak, saioak... |
2007 | Bertxoko Sariketa | Jokin Labayen | Gasteizko Errexala | Parte hartzaileak, datak, saioak... |
2008 | Bertxoko Sariketa | Julio Soto | Aramaioko Iturrieta | Parte hartzaileak, datak, saioak... |
2009 | Bertxoko Sariketa | Jone Uria | Aramaioko Iturrieta | Parte hartzaileak, datak, saioak... |
2010 | Bertxoko Sariketa | Julio Soto | Azkartzako Sagardotegian | Parte hartzaileak, datak, saioak... |
2011 | Bertxoko Sariketa | Peio Ormazabal | Aramaioko Iturrietan | Parte hartzaileak, datak, saioak... |
2012 | Bertxoko Sariketa | Peio Ormazabal | Gasteizko Gaztetxea | Parte hartzaileak, datak, saioak... |
2013 | Bertxoko Sariketa |
Ruben Sanchez eta |
Aguraingo Iguaran Elkartea | Parte hartzaileak, datak, saioak |