Bertxoko Sariketa 2017

bertxoko sarrera

bertxoko bikoteakbertxoko saioakbertxoko kartelabertxoko historia

bertxoko sarrera

bertxoko sariketaArabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker martxan dago 2017ko BERTXOKO SARIKETA.
Hainbat laguntzaile ere izango du. Saioak jokatuko diren bertso eskolak: Arabako Errioxa, Legutio, Lautada eta Urkabustaiz. Baita Legutioko eta Barrundiako udalak, Arabako Aldundia eta Eusko Jaurlaritza ere.

Iekora, Legutio, Ozaeta eta Izarra izango dira kanporaketak jokatzeko herriak. Finala Gasteizko Hala Bedi tabernan jokatuko da.

8 bertsolari gaztek parte hartuko dute, baina bikoteka, aritua den beste bertsolari batekin, 8 bertsolari gazte horiek bilatu dute beren bikotea, beraz, 16 bertsolari.

Entzuleek epaituko dituzte saio bakoitzeko bi bertsolariak eta entzuleen arabera saio bakoitzean hoberen aritu den bertsolaria kantatuko du finalean, beraz, 4 bertsolari arituko dira finalean, bikoterik gabe.


bertxoko bikoteak

 

Bertsolaria

Bikote soka laguna

Aitor Najera (Zalduondo) -

Jon Ruiz de Pinedo

Aitor Ugarte (Aramaio) -

Xabi Igoa

Aroa Arrizubieta (Gasteiz) -

Oier Arbina

Markel Yoller (Zalduondo) -

Iker Pastor

Xabier Antia (Gasteiz) -

Iñaki Viñaspre

Unai Anda (Murgia) -

Paula Amilburu

Martin Abarrategi (Aramaio) -

Peru Abarrategi

Asier Rubio (Luiaondo) -

Manex Agirre

bertxoko saioak

Hona hemen 4 kanporaketak eta finala:

1.kanporaketa

IEKORA

Azaroak 3, ostirala, 21:30 afaria, Olio Errotan

Xabier Antia, Iñaki Viñaspre VS Martin Abarrategi, Peru Abarrategi

2017-11-03 iekora bertxoko 1 2017-11-03 iekora bertxoko 2

Xabier Antia sailkatu zen finalerako.

 

2. kanporaketa

LEGUTIO

Azaroak 10, ostirala, 20:30, Dovela tabernan

Aitor Ugarte, Xabi Igoa VS Markel Yoller, Iker Pastor

2017-11-10 legutio bertxoko 2017-11-10 legutio bertxoko 2

Aitor Ugarte sailkatu zen finalerako

 

3. kanporaketa

OZAETA

Azaroak 17, ostirala, 21:30, herriko elkartean

Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo VS Asier Rubio, Manex Agirre

2017-11-17 ozaeta bertxoko 1 2017-11-17 ozaeta bertxoko 2

Asier Rubio sailkatu zen finalerako

 

4. kanporaketa

IZARRA

Azaroak 24, ostirala, 20:30, Gaztetxean

Aroa Arrizubieta, Oier Arbina VS Unai Anda, Paula Amilburu

 

2017-11-24 izarra bertxoko  1 2017-11-24 izarra bertxoko 4

Unai Anda sailkatu zen finalerako

FINALA

GASTEIZ

Azaroak 30, osteguna, 20:00, Halabedi tabernan

2017-11-30 gasteiz hala bedi tabernan bertxoko finala 1 2017-11-30 gasteiz hala bedi tabernan bertxoko finala 2

Xabier Antia, Aitor Ugarte, Asier Rubio, Unai Anda

Lanak:-Agur berezia eta puntuagarria
-3na bertso 8ko handian
-3na bertso 8ko txikian
-Rapa Serapioren erara
-Bakarka bertso bat abestu entzundako audio bati
-Puntu erantzunak elkarri jarri laurak elkarrekin librean. Lehenak bukatzen duen oinarekin hasi bigarrena. Bina bertso.
-Koplatan binaka
-Buruz burukoa: kontestualizatuta egoera batean, 3na bertso 8ko txikian

Aitor Ugartek irabazi du 2017ko Bertxoko sariketa

 

bertxoko kartela

bertxoko sariketa 2017
2017-11-30 finala bertxoko gasteiz

bertxoko historia

Historia pixka bat:

2002an Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak bertsolari gazteak plazaratzeko Bertsotan BAGARE Sariketa martxan ipini zuten. Bost urtetan zehar sariketaren finalaren jokalekua Gasteizko Bagare elkarte ezaguna izan zen. 2007an Gasteizko Bagare elkartea desagertu ondoren Bagare Sariketa BERTXOKO Sariketa bihurtu zen, Hala Bedi irrati libreko bertsolaritzaren inguruko irratsaioaren izen berbera.

Beraz, Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker martxan ipini zen 2007an. 2013.urtera arte urtero jokatu zen Bertxoko sariketa.

Hiru urteko eten baten ondoren, 2017an berriro martxan ipini zen.

UrteaIzenaTxapeldunaFinala
2002 Bagare Sariketa Iñigo Izagirre Gasteizko Bagare Parte hartzaileak, datak, saioak...
2003 Bagare Sariketa Iñigo Izagirre Gasteizko Bagare Parte hartzaileak, datak, saioak...
2004 Bagare Sariketa Iñigo Izagirre Gasteizko Bagare Parte hartzaileak, datak, saioak...
2005 Bagare Sariketa Oihana Bartra Gasteizko Bagare Parte hartzaileak, datak, saioak...
2006 Bagare Sariketa Jokin Labayen Gasteizko Bagare Parte hartzaileak, datak, saioak...
2007 Bertxoko Sariketa Jokin Labayen Gasteizko Errexala Parte hartzaileak, datak, saioak...
2008 Bertxoko Sariketa Julio Soto Aramaioko Iturrieta Parte hartzaileak, datak, saioak...
2009 Bertxoko Sariketa Jone Uria Aramaioko Iturrieta Parte hartzaileak, datak, saioak...
2010 Bertxoko Sariketa Julio Soto Azkartzako Sagardotegian Parte hartzaileak, datak, saioak...
2011 Bertxoko Sariketa Peio Ormazabal Aramaioko Iturrietan Parte hartzaileak, datak, saioak...
2012 Bertxoko Sariketa Peio Ormazabal Gasteizko Gaztetxea Parte hartzaileak, datak, saioak...
2013 Bertxoko Sariketa

Ruben Sanchez eta
Jon Ruiz de Pinedo

Aguraingo Iguaran Elkartea

Parte hartzaileak, datak, saioak

Web gunean ikusgai

2017 Bertxoko
Sariketa

 

Gasteizko Hala Bedi Tabernan

 

Aitor Ugartek irabazi du 2017ko Bertxoko sariketa

2017/12/01
Hala Bedi tabernan, 100 lagunen aurrean eta buruz burukoa Unai Andarekin aritu ondoren Aitor Ugartek irabazi du Bertxoko sariketaren finala.

Azaroan, Arabako 8 bertsolari gazteek, bikotea haiek aukeratutako beste bertsolari batekin jokatu zituzten 4 kanporaketak. Saio bakoitzetik bertsolari gazte bat sailkatu zen, eta horrela osatu zen finala: Xabier Antia, Aitor Ugarte, Asier Rubio eta Unai Anda.

Aitor Ugartek irabazi du 2017ko Bertxoko sariketa 5Finala Gasteizko Hala Bedi tabernan jokatu zen. Kanpoko hotzari kontra eginez, giro goxoa sortu zen. Pikoteoren ostean, taberna entzulez betetako saioa, Peio Ormazabalek eta Maddi Sarasuak gai-emaileek gidatu zuten.

Kanta edo doinu ezagun batean agur bikainak kantatu zituzten bertsolariek, eta hasierako ariketa klasikoen ondoren ariketa berriagoetan aritu ziren 4 bertsolariak. Hauexek finaleko ariketak:

-Agur berezia eta puntuagarria
-3na bertso 8ko handian
-3na bertso 8ko txikian
-Rapa Serapioren erara
-Bakarka bertso bat abestu entzundako audio bati
-Puntu erantzunak elkarri jarri laurak elkarrekin librean. Lehenak bukatzen duen oinarekin hasi bigarrena. Bina bertso.
-Koplatan binaka
-Buruz burukoa: kontestualizatuta egoera batean, 3na bertso 8ko txikian