Bertsoa Bizi Gazte

DBH 3 eta 4. mailako D ereduko Arabako ikasleei zuzendua dago proiektua. Ikastorduetan 5 ordutako ikastaro baten bidez lehen murgiltze bat egin bertsoaren dimentsiora. Interesa piztu zaien ikasleen artean eskolaz kanpoko jarduera mugatu bat planteatuko da, Araba mailako gainerako ikastetxeekin batera ikus-entzunezko proiektu batean. Bertso eskolak sortu eta euskaltzaleak saretzea du xede, kontutan hartuz, adin tarte hau dela hizkuntza hautua egiterako orduan lehen mugarri garrantzitsua.

 

 

 

Zer da bertsoa bizi gazte?

Bertsoa Bizi Gazte 2016an Arabako Bertsozale Elkarteak abiarazi zuen egitasmoa da. Gazteen euskararen erabilera sustatzea du helburua.  Honetarako euskarazko sorkuntza da ardatz nagusia, baina musika, rapa edo ikus entzunezkoen arteko fusioa lantzea da oinarri nagusia. Egitasmoak bi eragin eremu nagusi ditu, bata, hezkuntza arautuan legoke kokatua. Bertan, Arabako institutuetan (dbh3-4 mailatan batez ere) lau ordutako  murgiltze saioak burutzen ditugu, ondoren euren ekoizpenak taularatzen dira bertso saio parte hartzaile baten bitartez.

2016-2017 ikasturtean 1000 gazterengana iritsi ginen lehen saio honekin eta  baita Arabako eskualde guztietara iritsi ere. Aisialdi eremuan berriz,  BBG lehiaketaren bidez, taldekako euskarazko sormena bultzatu asmoz ikus entzunezko lanak osatu zituzten, izan bertso musikatu moldean, abesti edo rap moldeetan. Behin bideo klip lanak jasota, lehiaketak sare sozialetan bozka bidezko ibilbidea izan zuten  eta azkenik Bertsoa Bizi Gazte Eguna antolatu genuen Legution maiatzaren 13an. Bertan, Arabako gazteak bildu eta egun osoko egitaraua osatzeaz gain, sariak banatu, zuzeneko emanaldia egin eta gazteen arteko loturak sustatu asmoz, Arabako gazteen bertso txapelketako finala ere burutu genuen.

Pasa den urteko Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa ezin hobeto baloratzen dugu, izan ere, 12  talde lan aurkeztu ziren, Gasteiz, Gorbeialdea, Mendialdea, Lautada eta Arabar Errioxako taldeen bidez. Honetaz gain, BBG egunean 100 gazte inguruk parte hartu zuten. Eta udan zehar, 4 asteburu pasa antolatu genituen irabazleekin.  Espero dugu beraz, aurtengoan partaidetza handitzea eta hasitako bide honek jarraipen zabalagoa izatea.

2017-2018 ikasturtean 1500 gazterengana iristea espero dugu murgiltze saioen bidez, iazko institutu guztiak eman diote jarraipena ikasturte honetan(Gasteiz, Lautada,Mendialdea, Añana, Aiaraldea eta Gorbeialdean)  eta aurtengoan beste zenbait eremutara ere iritsi gara, esaterako Amurrioko Zaraobe  zein Lapuebla de Labarkako ikastolara. Honetaz gain, bideo klip lehiaketaren bidez partea hartzea handituko dela aurreikusten dugu.

2018ko BBG lehiaketa:

BBG lehiaketa Arabako bertsozale elkarteak antolatzen du Arabako Foru Aldundia eta Laboral Kutxaren laguntzarekin. Arabako gazteen euskarazko sorkuntza bultzatzea du xede  lehiaketak eta taldeka aurkeztu beharko dituzte euren ekoizpenak(3-8 lagun). Gaiaren aukeraketa talde bakoitzaren esku egongo da eta bertso musikatu, abestiei letrak aldatu edo RAP moldeetan eta euskara hutsean egin beharko dute lana.  Maiatzaren 4rako aurkeztu beharko dituzte lanak eta maiatzaren 12an BBG eguna antolatu dugu Legution, Legutioko udaletxearen babesarekin. Bertan, bideo klipak ikusi, bertsolari gazteen eskolarteko saioaz gozatu, sariak banatu, herri bazkaria, kontzertuak … egun osoko egitaraua antolatu dugu gazteen gozamenerako. Sariei dagokionean,  aurtengoan ere 4 sari nagusi eskainiko baditugu ere, bideo klip onenaren saria, originalena, web guneko bozkatuena eta txalo metroaren saria, guztiek  irailaren 7,8 eta 9ean asteburu pasa bera izango dute saritzat. Hain zuzen, Eulaten (Nafarroan) kirol abentura, euskara eta sormenaz gozatzeko aukera paregabea izango dute saridunek, Urbasa natur parke ezin hobean.

DATAK

Moldagarria den arren maiztasuna zein ikastaroaren data, irizpide bezala, kurtsoaren hasieran (lehen erdian) egitea komenigarriagoa da, ondoren, behar bezala garatu dadin eskolaz kanpoko ekimena. Bestetik, bertso murgiltze saioa jarraian izatea ere garrantzitsua da, gainerakoan aria galtzeko arriskua baitago.

Informazio gehiago, institutuetan ikastaroak emateko aurrekontua eskatzeko...idatzi edo deitu 688695875 Julen Zulaika