Arabako Bertso-kuadrilla artekoa

Arabako bertsogintza taldeka parte hartzeko proeiktu herrikoia da. Bi modalitate: idatzizkoa eta bat-batekoa. Bertso-eskoletan oinarritzen da. Bertsolaritzaren talde izaera indartzeko balio du, bertsogintza berritzeko eta maila lokalean kohesionatzeko.


Arabako Bertso Kuadrilla artekoa logoa2010ean Arabako Bertsozale Elkartea garai berri batean murgildu zen. Arabako bertsolaritzaren egoera kontutan hartuz 2010ean Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa proposatzea erabaki zuen Arabako Bertsozale Elkarteak. 2010ean ez zen banakako txapelketa izan, taldeka baizik. Ereiteko urtea izan zen 2010a. Honen ondorioz, bi urtetan behin plazaratzen den egitasmoa da kuadrilla artekoa.

Kuadrilla artekoan bertsolari berriak aurkezten dira, gai jartzaile berriak trebatzen dira, bertso epaile berriak sortzen dira eta entzule berriak hurbildu dira. Ez da banakako lehiarik izaten, talde eta auzo lana nagusitzen da. Bertsolaritzaren sarea zabaltzen da bertso-eskola edo herriz herriko bertsozale taldeen auto antolaketari esker.

Bi modalitate, biak herrikoiak:

- bat-batekoa: 2010ean 9 talde, 5 kuadrilla ezberdinen izenean. 42 bertsolarik, 12 epaile, 10 gai-jartzaile, grabatzaileak, aurkezleak… guztira 120 lagunek modu batean edo bestean parte hartu zuten. 2012an 12 taldek parte hartu zuten guztira 146 parte lagun. 2014an 15 taldek parte hartu zuten. 2016an 14 taldek. 2018an 14 talde.

- Idatzikoa: 2010ean 117 lagun 20 taldetan banatuta . 2012an Araba osoko 24 talde, 150 parte hartzaile. 2014an 19 talde aritu ziren. 2016an 12 talde. 2018an 14 talde. 2020an 12 talde. 2023an 12 taldea.

 

ARGAZKIAK 2010

arabako kuadrilla arteko txapelketa 2010

 

ARGAZKIAK 2012

arabako kuadrilla arteko txapelketa 2012

 

ARGAZKIAK 2014

arabako bertso kuadrilla artekoa collage 2014

 

 ARGAZKIAK 2016

2016ko kuadrilla artekoaren argazki bilduma