Altxa Kopla Hori! 2017
2017ko udaberrian ALTXA KOPLA HORI egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Kopla doinuetan kantatuko dute bertsolariek. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. 8 herritan burutuko dira saioak. Maiatzaren 5ean hasi eta udaberriarekin batera bukatu da, ekainaren 23an. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.
Arabako 28 bertsolarik parte hartuko dute, adin eta belaunaldi ezberdinetakoak. 8 saiotan banatuko dira, gai-jartzaile bat bideratuko du saioa eta 2 musikarik parte hartuko dute. Kalean edo plazan, taburetetan eserita, doinu batzuk musikaz lagunduta, entzuleengandik hurbil.
ARAIA |
---|
Maiatzak 5, ostirala, 20:30 |
Araiako Aratz tabernan |
Gai jartzailea: Irazusta, Aintzane Musikariak: Paula Amilburu, Mikel Goikuria |
|
BITORIANO |
---|
Maiatzak 12, ostirala, 20:00 |
Bitorianoko frontoian |
Gai jartzailea: Ugarte, Marta Musikariak: Aaltonen, Emilia eta Kareaga, Jonmi |
KANPEZU |
---|
Maiatzak 19, ostirala, 20:30 |
Kanpezuko plazan |
Gai jartzailea: Diaz De Cerio, Uxue Musikariak: Aingeru, Julen Zulaika eta Puti |
ARTZINIEGA |
---|
Maiatzak 26, ostirala, 20:30 |
Artziniegako frontoian |
Gai jartzailea: Ugarte, Marta Musikariak; Unai Mendibil eta Jere Martinez |
OION |
---|
Ekainak 2, ostirala, 20:30 |
Oiongo Adonix tabernan |
Gai jartzailea: Suarez, Oier Musikariak: Iker Olabarrieta, Edurne Azkarate eta Julen Zulaika |
|
BASTIDA |
---|
Ekainak 9, ostirala, 20:30 |
Bastidako plazan |
Gai jartzailea: Altuna, Lierni Musikariak: Julen Zabala, Ibai eta Asier Lafuente |
|
AGURAIN |
---|
Ekainak 16, ostirala, 20:30 |
Aguraingo kale nagusian |
Gai jartzailea: Del Alamo, Nieves Musikariak: Mikel Goikuria, Axier Saez de Arregi, Urko Salgado |
|
AMURRIO |
---|
Ekainak 23, ostirala, 19:30 |
Amurrioko udaletxeko plaza ondoan |
Gai jartzailea: Del Alamo, Nieves Musikariak: Izar Mendiguren, Joxema, Asier Lafuente |
|