Altxa Kopla Hori!
Kopla doinuetan oinarrituta, kalean, musikaz lagunduta eta lagun arteko formatuan egiten da.
2017ko udaberrian ipini zuen martxan ALTXA KOPLA HORI! egitasmoa Arabako Bertsozale Elkarteak.
Kopla doinuetan kantatzen dute bertsolariek. Lehen edizio hartan, Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik hartu zuten parte eta 8 herritan egin ziren saioak. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatu ziren hainbat herritan.