Ærrimatu Arabako bertsolariak herriz herri 2024
|
---|
2024ko abenduan Arabako Aldundiaren babesarekin sorturiko egitasmoa, laugarren edizioa.
Arabako 12 bertsolarik eta 3 gai jartzailek parte hartuko dute, 3 saiotan, 3 herritan burutuko dira. Oholtzako saiok izango dira.
ESKUERNAGA |
---|
Abenduak 15, igandea, 13:00etan |
Kultur Etxean |
Gai jartzailea: Irati Anda |
Ærrimatuko lehenengo saioa abenduaren 15ean ospatu zen Eskuernagako Kultur Etxean. Bertan Hegoi Amabizka, Iñaki Viñaspre, Orlando Arreitunandia eta Paula Amilburu bertsolariak izan genituen Irati Anda gai emailearen gidaritzapean. Gaiak askotarikoak izan ziren; euskararen arnas guneak, pantailekiko abstinentzia sindromea eta gabonetako erosketak bezalakoak tarteko. |
LANGRAIZ |
---|
Abenduak 15, igandea, 18:30ean |
Gizarte Etxean |
Gai jartzailea: Uxue Diaz de Cerio |
Goizeko saioa bukatuta, soinu ekipoa jaso, furgonetan kargatu eta Langraizera egin zuen bidea Ærrimatuk, izan ere, bigarren saioa igande arratsaldez ospatu zen herriko Gizarte Etxean. Bertan, Irati Anda, Martin Abarrategi, Oihane Perea eta Xabi Antia bertsolariek abestu zuten Uxue Diaz de Cerio gai emailearen esanetara. Ariketen artean aipatzekoak bertsoen gidaritzapean eginiko marrazki eta lagun ezkutua izan ziren. |
IZARRA |
---|
Abenduak 28, larunbata, 19:00etan |
Kultur Etxean |
Gai jartzailea: Marta Ugarte |
|