Araba

Felipe Zelaieta izango da hurrengo finalista

2018/05/21
Aguraindik Laudiora joan da OHOLTZAPETIK, Aretako Kultur Etxe parean, eguzkipe ederrean elkartu ziren bertsozaleak. Entzulea epaile, Felipe Zelaieta izango da Unai Anda eta Aroa Arrizubietarekin batera Murgiako finalean.

Laudioko Aretako Kultur Etxe kanpoaldean izan zen pasa den ostiralean OHOLTZAPETIKeko azken aurreko saioa finalaren aurretik. Giro bikainean elkartu ziren Xabi Antia, Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Felipe Zelaieta, Lierni Altunaren agindutara. Entzuleari zirika eta hauekin hartu emana lortu nahian ibili ziren bertsolariak eta baita asmatu ere! Ia ordu betez, eguzkia sartzen ari zela bertsoaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren 30 lagun inguruk. Azkenean txalometroak hala erabakita, Felipe Zelaietak abestuko du Murgiako finalean, momentuz, Aroa Arrizubieta eta Unai Andarekin batera.

Hurrengo ostiralean 4. jardunaldia erabakiorra izango da Izarrako Herriko plazan. Maiatzaren 25ean, arratsaldeko 20:30ean, Jagoba Apaolaza, Zigor Enbeita, Xabi Igoa eta Markel Yoller izango dira kantuan eta gai jartzen Aintzane Irazusta.

OHOLTZAPETIK egitasmoa jarraitzeko hemen https://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik-entzulea-epaile/oholtzapetik-2018