"De repente...bertsoa!" jardunaldiak
Hitzaldien traskripzioaren liburua pdf-n
Sarrera
1. eguna
2. eguna
Bideoak
Andoni Egañaren hitzaldia
Xabi Payaren hitzaldia
Juan Mari Juaristi, Oihane Perea, Andoni Egaña, Xabi Paya, Manex Agirre mahai-ingurua
Jon Sarasuaren hitzaldia
Jon Maiaren hitzaldia
Erika Lagoma, Lorea Agirre, Jon Sarasua, Jon Maia, Ruben Sanchez mahai-ingurua
Argazkiak
Ondorio nagusiak
- Hiztun osoak sortzeko ibilbidea: Ikastetxeetan hasi eta bertso-eskolan amaitzen den bertsolaritzaren transmisiorako ibilbidea, etxetik kanpo euskal hiztun osoenak eratzeko ibilbide indartsuenetako bat gaur egun. Izatez, euskaraz bakarrik egin daitekeen eta gaztelerazko parekorik ez duen ibilbide bakanetako bat da.
- Euskara da bidea, ez helmuga: Eragileontzat behar bada bai, baina parte hartzen dutenentzat, bereziki ume eta gazteentzat. Hor arrakastaren gakoetako bat egon daiteke. Izan ere egin behar den ahalegina baino handiagoa da datorkigun plazera.
- Euskarentzako arnasgunea da bertso mugimendua, edo esanda euskal dimentsiorako sarrera. Espresuki horretara jarri gabe ere hizkuntza ohiturak aldatzeko ahalmena du, bereziki gazteengan, eta horrek eragin zuzena du euskararen erabileran.
- Hiztun hautuan eragiteko gaitasuna: Badirudi datozen urteetan erabakigarria izango dela euskaldunek euskararen aldeko hiztun hautua egitea. Horretarako motibazio pizgarriak behar dira eta baita kontzientzia ere, etxetik kanpo euskaldun izateko motibazio koherente eta kontzientea erreproduzitzeko guneak ez dira asko, horietako bat bertso mundua izan daiteke
- kultura garatu eta transmititzeko aukera, euskaratik eta euskaraz. Beste hainbat diziplinarekin kontaktuan eta etengabeko hartu-emanean dago bertsolaritza. Iturri askotatik edaten du eta horrek moldagarri eta erakargarri egiten du, kultur jardun batetik jendea euskalduntzera bultzatu, eta, euskararen mundutik datozenak kulturara ekartzea ahalbidetzen du.
- Sorkuntzaren lanketa, zorroztearekin batera, bertsolaritzak euskararentzat erreferente kultural berriak eta oso hurbilekoak sortu ditu eta sortuko ditu etorkizunean.
- Plazako hizkeratik kaleko hizkerara: Euskalduntze prozesuan dagoen ingurune urbano honetan kaleko hizkerarentzat eredu izan daitekeen euskara plazara ekarri du, garatzen lagundu dezake, gainera gure inguru hurbileko bertsogintzak azken urteotan hizkera ezaugarri propioak garatu dituela uste dugu.
- Sorkuntza popularizatu: Euskaraz sortzeko gaitasuna herrikoi egitea ere ezin da albo batera utzi, behar bada horregatik ehuna sortu du, ekosistema aberastu eta giza kapitala eman dio euskararen munduari.
Hitzaldien transkripzioaren liburua pdf-n
Deskargatu hemen