"Araba bertso histori ezberdin bat" liburua
Ruben Sanchezek Arabako bertsolaritzaren historia laburra edo luzea liburu batean laburbildu zuen. 1982an Arabako lehenengo bertso-eskolak sortu zirenetik 2006ra arte.
“Araba Bertso historia ezberdin bat”. Gustura irakurtzen den liburua.
Arabako Bertsozale Elkartearen egoitza eskura duzu. Prezioa 5 euro
Ruben Sanchezen hitzak:
Orduan eta horrela ezagutu nuen nik Gasteizko bertso-mundua. Giro alaia bezain txoroa: barreak, poteoa, afariak eta batez ere, bertsoa, bertsoa eta bertsoa. Ligatzea bera ere pasatzen zen bigarren mailara, gu regionaleko bertsolariak izanda gainera. Ez ginen gu, ordea, horrela hasi ziren lehenengoak, bai zera! Gu baino lehenago egon zen zoroagorik, egon zen ausartagorik, egon zen utopikoagorik.
Izan ere, guretzako bertsoa utopia eder bat baldin bazen 1998. urtearen bukaera, pentsa ezazue zer izan ziren 80.hamarkadaren hasieran Gasteizen eta Aiara aldean, bertso munduan murgiltzen hasi ziren haiek, asko eta asko euskaldunberriak. Araban eta Gasteizen %2 euskaldun zen garai hartan. Agur, esan eta jendea bueltatzen zen garai hartan, EHn bertsoa bera berezko izatetik bertso eskolarako jauzia ematen hasi zen garai hartan.
Liburua pdf-an deskargatzeko sakatu hemen.