Dibulgazioa
Arabako Ikerkuntza Sailaren zeregin garrantzitsuena datu bilketa da. Villabonan dagoen Xenpelar Dokumentazio Zentroan egiten duten katalogazioren ondorioz hainbat azterketa, ikerketa, argitalpen, agenda, fonoteka, biografien datu base, web gune... elikatzen ditugu Euskal Herri mailan.
Arabako bertsolaritzaren gaineko ikerketa eta azterketak ahalbidetzen ditugu eta Euskal Herriko Ikerkuntza Sailaren koordinazioaz Iker taldean parte hartzen du.
Arabako Ikerkuntza Sailaren beste arlo bat dibulgazioa da. Horretarako hitzaldiak edo argitalpenak proposatzen ditu:
- 2006an "Araba bertso histori ezberdin bat" Ruben Sanchezek idatzitako liburua.
- 2012an burututako "De repente...bertsoa!" jardunaldiak (Bertsolaritzaren ekarpenak Arabako hizkuntz normalizazio prozesuari).
- Araban, urtean zehar 5 Berripapera aldizkaria, eskualdeetako Urtekariak, ikastetxeetako Bilbertsoak-en bitartez dibulgazio-komunikazio lana egiten ditugu.