Araba

Arabar gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa zortzi sari banatuta amaitu da

2020/12/22
ALEAk eta Arabako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako bideo-kopla lehiaketa helmugara heldu da sari banaketa eta bertso saio batekin.

Abenduaren 17an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan burutu zen bideo-kopla lehiaketako sari banaketa jaialdia. Bertan izan ziren Andoni Egaña, Aroa Arrizubieta, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Irati Anda bertsotan, Uxue Diaz de Cerio gai jartzailearen esanetara. Unai Mendibil eta Xabi Lasa izan ziren musikari. 

Bertsoak eta saritutako bideoak tartekatu ziren jaialdian zehar, zortzi bideo lan saritu ziren, eskualde bakoitzeko lan aukeratua eta publikoaren bozka gehien jasotako lana. 

Arabako 14 urtetik beherako 1000 partaidetik gora parte hartu du ekimenean, 250 bideo-koplatik gora.  Azken asteetan, bideo bidez, beraien sormena eta irudimena erakusteko aukera izan dute umeek, Gasteizko Udalaren Euskararen Astearen baitan antolatutako lehiaketan. "Ikasturte xelebrea" gai hartuta, bakarka, bikoteka, taldeka edo kuadrillan grabatu dituzte beraien buruak bertsotan. Lan bikaina egin dute arabar gaztetxoek. Bejondeiela!

Egitasmoaren babesleei esker Laboral Kutxa, Elkar, Gasteizko Udala eta Bakh—, sari zoragarriak banatu dira.

Hemen ikusgai dituzue lan sarituak:

1. Bideoklip bozkatuena / 2705 boto

Ibai, Unai, Asier, Itzel eta Joritz, Gasteiz - Abendaño 5. D

  • Saria: Laboral Kutxaren eskutik: escape room esperientzia talde osoarentzat eta ELKAR material sorta.
2. Aiaraldeko saria
Aritz, Olaia, Reda, Ikhlas, Asmae, Lier, Aiora, Andere, Martim, Luna eta Lucia, Amurrio - Zabaleko HLHI 6. maila
  • Saria: ELKAR material sorta eta BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.
3. Mendialdeko saria
Oier Gomez eta Oinatz Garratza, Kanpezuko Bertso Eskola - Antoñana eta Urbisu
  • Saria: ELKAR material sorta eta BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.
4. Gorbeialdeko saria
Haizea Akesolo, Ane Saratxo, Aimar Pérez de Mendiola, Malen Gabilondo, Juan Felipe Ramirez, Daniela Ortiz, Eskolako maloteak - Murgia
  • Saria: ELKAR material sorta eta BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.

5. Arabako Errioxako sariaJosune Arinas Ramon, Taha Benserya, Aimar Binaburo Amurrio, Ane Monge Crespo eta Marcos Gil Garcia, Arauak - Bastida
  • Saria: ELKAR material sorta eta BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.
6. Lautadako saria
Leire Garcia de Vicuña, Irati Martin eta Farah Tlaghi, Mega Bertso - Lautada Ikastola - Agurain
  • Saria: ELKAR material sorta eta BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.
7. Añanako saria
Saioa Aztiria, Heiko Salbidea, Oihan Urresola, Go!azeneko abeslariak - Gasteiz eta Pobes
  • Saria: ELKAR material sorta eta BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.
8. Gasteizko saria
Urko Mendizabal, Aitzol Naberan, Urtzi Puertas eta Aiora Basterrika, Bertxilikako Dunboak - Gasteiz
  • Saria: ELKAR material sorta eta BAHKen eskutik: BAHKeko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia.

Informazio gehiago ALEAran webgunean.