Bertso-saio motak
ormatu guztiak LANKUren bitartez kontratatu daitezke.
Formatu ezagun hauek egoera askotara egokitzen dira:
- Jaialdia: Entzuleak eserita, lau bertsolari eta gai jartzailea areto batean, ordu bete.
- Bertso bazkaria/afaria: Bi bertsolariek bazkaldu/afaldu ostean kantatuko dute, 2 ertsolari, ordu bete.
- Bertso-poteoa:
Bi bertsolariak trikitilariekin batera tabernaz taberna. Herriko trikitilariak badira hobe, 2 ordu.
- Balkoitik balkoira:
2-3 bertsolariak kaleko balkoi ezberdinetan kokatuta bertsotan aritzen dira. Entzuleak zutik, ordu bete.
Bertso-saioen formatu berezi batzuk euskaldunen gozamenerako eta erdaldunak gustura egoteko:
- Bertso-dantza plazan:
Plazak 2 bertsolari eta musikarien erritmora dantzatuko du. Plaza bertatik dantza-animatzaileak dinamika sortuko du. Ordu eta laurden.
- Bertso-pilota:
Bi bertsolariek botilero lana egiten dute tarteka kantatuz.
- Bertso-saio osagarria:
Bi bertsolariek aurkezle-animatzaile lana egingo zuten plazan. Ordu bete. Dastaketa bitartean, azoka egunean...
- Umeentzako bertso-antzerkia:
Galtzagorriei to, Inaxito
Hiru, bi, zast… egizu jolas
Bikokote
Katillukadak: Txontxongiloak
Bertsolharitza