Bertso-saioak

Bertso-saioak dira bertsolariak eta bertsozaleak elkartzeko gunea eta unea.

Saio bat antolatu nahi duzu?

LANKUn kontratatu dezakezu edozein bertso-saio mota eta edozein bertsolariekin. Bertan, Marta, Larraitz edo Maddi (943 260 755, lanku@lanku.eus) topatuko dituzu eta laguntza eta gomendioak emango dizkizute.

Zure herriko edo eskualdeko bertso-eskolako arduradunari ere galdetu diezaiokezu:  Zein formatu?, Zein bertsolariak?... Deitu Elkartera (945 01 05 05 / 688 61 65 31 / 675 70 79 71)

 

Zergatik antolatu bertso-saio bat?

Bertsolariek une paregabeak sortzen dituzte, gure hizkuntza eta ondarea transmititzen dituzte, bertsozaleak eta herritarrak biltzeko aitzakia da, herriaren ispilua dira.

Nola antolatzen da bertso-saio bat?

Jaia edo egoera, entzule edo aurrekontuaren arabera saio bat edo beste hobeto egokitzen da. Saioaren arabera behar teknikoak ezberdinak dira: trikitilariak, soinu ekipoa, gai-jartzailea, eszenatokia... LANKUn kontratatu dezakezu edozein bertso-saio eta zure herriko edo eskualdeko bertso-eskolan topatuko dituzu laguntza eta gomendioak.

 

 

 

 

 

Nolako bertso-saio mota antolatu?

Bertso-saio mota ezberdinak daude, batzuk bereziak eta beste batzuk ezagunagoak. Adibidez:
BERTSO-POTEOA: Tabernetan, musikariak, 2 bertsolari, 2 ordu
BERTSO-BAZKARIA edo AFARIA: Bazkaldu ostean, 2 bertsolari, ordu eta erdi
JAIALDIA: Entzuleak eserita, 4 bertsolari eta gai-jartzailea, ordu bete
BERTSO-SAIOA OSAGARRIA: Entzuleak zutik, 2 bertsolari, ordu erdi
BEREZIAK: Bertso-dantza plazan, bertso-pilota partidua, umeentzako bertso-antzerkia…