Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Otsailak 8, Kuartango

Koadrilla artekoa hasi da Arabako mendebaldean ere.
Eguerdi aldean heldutakoan, Kuartangoko porreroak eta zakuak agertu ziren santaeskean, iluntzean egingo zuten hartzaren epaiketarako berotzaile: heldu eta ume kantuan, lurra makilaz jo eta esnaraziz.
Kuartangoko sagardotegian tantaka batu ginen hangoak eta hemengoak: Abel eta Kepa Enbeita, Aintzira eta Mikel musikariak, Zaballako bertso eskolakoak: Mikel, Josu, Gari, Itziar, Oihane, Izar, Iñaki eta Ruben, eta gertuko eta ez hain gertuko hainbat lagun, Marina katalan euskalduna, kasu. Barruan dauden Zaballako bertso eskolako kideen ahotsak ere berriki argitaratu duen liburuxkaren bidez heldu zitzaizkgun.
Izan ere, bat-bateko bertsoak eta liburuxkakoak kantatu genituen (zuek hemen dituzue hobeki kantaturik entzungai: https://bertsoeskola.eus/baliabideak/450/) eta sagardotegian zegoen jendea ere batu zitzaigun (hain gaizki kantatu ez genuen seinale): publiko randoma eta ondoko mahaiko soltera-despedidakoak, beren kapelengatik eta ezkontza/dibertzioengatik aipatuak izan zirenak.
Iluntzean, apurka-apurka tantaka agertutakoak zipriztintzen joan ziren, neguko hotzaren ala herri epaiketaren beldur. Hartzak bertsotan ez zuen egin, hala ere.
Sortu da bertso kuadrilla bat gehiago Araban, bigarrenez ari gara kuadrillartekoan, non eta Arabako Mendebalde kuttunean.
Hurrengo geltokia: Narbaxa.

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Giro bikainean igaro da Kuadrillartekoaren bigarren asteburua

Giro bikainean igaro da Kuadrillartekoaren bigarren asteburua

2025/02/10

Bigarren asteburuan 3 Kuadrilla ezberdinetan burutu dira Kuadrillako bertso egunak. Ostiralarekin eman zitzaion hasiera Aramaio eta Gasteizen eta larunbatean bazkari baten bueltan jarraitu zuen Kuartangon.

Giro bikainean igaro da Kuadrillartekoaren bigarren asteburua - Gehiago irakurri

Bigarren astea Gorbeialdean hasi, Lautadatik pasa eta Añana amaituko dira

Bigarren astea Gorbeialdean hasi, Lautadatik pasa eta Añana amaituko dira

2025/02/07

Hiru izango dira Arabako Kuadrillako bertso egunak astebukaera honetan. Aramaion izango da lehenengoa, Agurainen bigarrena eta larunbatarekin Kuartangokoa.

Bigarren astea Gorbeialdean hasi, Lautadatik pasa eta Añana amaituko dira - Gehiago irakurri

Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

2025/01/18

Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2025/02/08
Ordua
14:30
Herria
Kuartango
Tokia
Kuartango sagardotegia