Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Albisteak

Arlobiko bardoek irabazi dute azken finalerdia

Arlobiko bardoek irabazi dute azken finalerdia

2025/03/23

Arabako bertso Kuadrillartekoko bigarren faseko azken saioa izan da gaurkoa, Gillernan jokatutako 4. finalerdia. Goizean Gasteizko Gorringo eta Zuia-Urkabustaizko Arlobiko bardoak aritu dira, arratsaldean Gasteizko Errexala eta Aramaioko Aramaixoko taluek aritu dira norgehigoka. Arlobiko bardoak garaitu dira lehen saioan eta Aramaixoko taluek arratsaldekoan, eta bi hauen arteko azken dueluan Arlobikoak izan dira garaile. Hortaz Arlobiko bardoak taldea izango da apirilaren 5ean jokatuko den finaleko 4. partaidea.

Arlobiko bardoek irabazi dute azken finalerdia - Gehiago irakurri

Igandearekin jokatuko da 4. eta azken finalerdia Gillernan, Gorringo, Arlobiko bardoak, Errexala eta Aramaixoko taluen arteakoa

Igandearekin jokatuko da 4. eta azken finalerdia Gillernan, Gorringo, Arlobiko bardoak, Errexala eta Aramaixoko taluen arteakoa

2025/03/19

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa bigarren fasea igandean amaituko da, 4. finalerdiarekin. Laugarren eta azken lehia honetan 4 talde arituko dira, 2 talderen artekoa goizean izango da, kantuan Gasteizko Gorringo taldea eta Zuia-Urkabustaizko Arlobiko bardoak. Eta bazkalostean beste bi taldeen arteko txanda izango da, Gasteizko Errexala eta Aramaixoko taluek taldeen arteko lehian. Bigarren saioaren ostean, goizeko eta arratsaldeko talde irabazleen arteko duelua izango da eta honela erabakiko da zein talde izango den apirilaren 5eko finalean azken finalista.

Igandearekin jokatuko da 4. eta azken finalerdia Gillernan, Gorringo, Arlobiko bardoak, Errexala eta Aramaixoko taluen arteakoa - Gehiago irakurri

Altubepekoak taldea sailkatu da finalera 3.finalaurrekoa irabazita

Altubepekoak taldea sailkatu da finalera 3.finalaurrekoa irabazita

2025/03/15

Amurrioko Mendiko eskolan jokatu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 3. finalaurrekoa. Mendialdeko "Bertsoespuela", Aiaraldeko "Altubepekoak" eta Trebiñuko "Jainkoaren seme-alabak" taldeak lehiatu dira. Epaimahaiak erabakita "Altubepekoak" taldea gailendu da, beraz, Gasteizen jokatuko den finalean abestuko du.

Altubepekoak taldea sailkatu da finalera 3.finalaurrekoa irabazita - Gehiago irakurri

Amurrion jokatuko da 3. finalerdia, Altubepekoak, Jainkoaren seme-alabak eta Bertsoespuela taldeen artean

Amurrion jokatuko da 3. finalerdia, Altubepekoak, Jainkoaren seme-alabak eta Bertsoespuela taldeen artean

2025/03/12

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa bigarren fasearen erdian da, 3.finalerdia jokatuko da larunbatean. 3. saio honetan 3 talde arituko dira, kantuan Aiaraldeko Altubepekoak, Mendialdeko Bertsoespuela eta Trebiñuko Jainkoaren seme-alabak. Apirilaren 5ean jokatuko den finaleko hirugarren finalista izendatuko da larunbatean.

Amurrion jokatuko da 3. finalerdia, Altubepekoak, Jainkoaren seme-alabak eta Bertsoespuela taldeen artean - Gehiago irakurri

Aramaion jokatutako 2. finalerdian Pinto pintto talde gasteiztarra izan da irabazle

Aramaion jokatutako 2. finalerdian Pinto pintto talde gasteiztarra izan da irabazle

2025/03/09

Arabako bertso Kuadrillartekoko bigarren fase lehiatuan murgilduta, igandean jokatu da 2. finalerdia Aramaion. Aramaioko Izena pentsau bida 2 taldea, Arabar Errioxako Txandrio eta Gasteizko Inkonstantikoplan potoz poto eta Pinto pintto taldeak aritu dira lehian. Txandrio izan da goizeko garaile eta Pinto pintto arratsekoan, eta duelua ostean Pinto pintto izendatu dute finalerdiko irabazle. Beraz apirilaren 5ean jokatuko den finalak badu bigarren talde lehiakidea.

Aramaion jokatutako 2. finalerdian Pinto pintto talde gasteiztarra izan da irabazle - Gehiago irakurri

2. finalerdia Aramaion jokatuko da, Txandrio, Izena pentsau bida 2, Inkonstantinkoplan potoz poto eta Pinto pintto taldeen artean

2. finalerdia Aramaion jokatuko da, Txandrio, Izena pentsau bida 2, Inkonstantinkoplan potoz poto eta Pinto pintto taldeen artean

2025/03/04

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa bigarren fasean da, igandean 2. finalerdia. Bigarren lehia honetan 4 talde arituko dira, 2 talderen artekoa goizean izango da, kantuan Arabar Errioxako Txandrio eta Aramaioko Izena pentsau bida 2. Eta bazkalostean beste bi taldeen arteko txanda izango da, Gasteizko Pinto pintto eta Inkonstantinkoplan potoz potoren arteko norgehiagoka. Bigarren saioaren ostean, goizeko eta arratsaldeko talde irabazleen arteko duelua izango da eta honela erabakiko da zein talde izango den apirilaren 5eko finalean bigarren finalista.

2. finalerdia Aramaion jokatuko da, Txandrio, Izena pentsau bida 2, Inkonstantinkoplan potoz poto eta Pinto pintto taldeen artean - Gehiago irakurri

Lautadako 4 gara taldea garaile izan da Kuadrillartekoko lehen finalerdian

Lautadako 4 gara taldea garaile izan da Kuadrillartekoko lehen finalerdian

2025/03/02

Arabako bertso Kuadrillartekoko bigarren faseari ostiralean eman zaio hasiera, fase lahiatuari. Lehen finalerdia Narbaizako Elkartean burutu da. Aramaioko Bañera F.T. taldea, Añanako Ganbarakoak eta Lautada bertako 4gara taldeak izan dira lehian. 4gara talde lautadarra izan da saioko irabazlea eta beraz apirilaren 5ean jokatuko den finaleko lehen talde sailkatua da.

Lautadako 4 gara taldea garaile izan da Kuadrillartekoko lehen finalerdian - Gehiago irakurri

Narbaizan jokatuko da Kuadrillartekoko lehen finalerdia, Bañera FT, Ganbarakoak eta 4gara taldeen arteko lehian

Narbaizan jokatuko da Kuadrillartekoko lehen finalerdia, Bañera FT, Ganbarakoak eta 4gara taldeen arteko lehian

2025/02/25

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketak bigarren faseari ekingo dio aste honetan, finalerdiak. Lehen norgehiagoka ostiralerekin izango da Narbaizan. Aramaioko Bañera FT taldea, Añanako Ganbarakoak taldea eta Lautadan bertako 4gara taldeak arituko dira kantuan. Bertan erabakiko da finalean, apirilaren 5ean, izango den lehen talde finalista.

Narbaizan jokatuko da Kuadrillartekoko lehen finalerdia, Bañera FT, Ganbarakoak eta 4gara taldeen arteko lehian - Gehiago irakurri

Amaiera borobila izan dute laugarren astean Kuadrillartekoko bertso egunek

Amaiera borobila izan dute laugarren astean Kuadrillartekoko bertso egunek

2025/02/25

Gasteiz, Izarra eta Argantzun izan dira protagonista laugarren eta azken Kuadrillartekoko lehen fasean, Kuadrillako bertso egunak. Gasteizen bertso poteoa izan zen ostegunean, ostiralean bertsotxokolata Izarran eta larunbatean egun osoko egitaraua antolatu zen Argantzunen, dantzak, bertso-kantu poteo eta bertso-bazkaria.

Amaiera borobila izan dute laugarren astean Kuadrillartekoko bertso egunek - Gehiago irakurri

Arabako Kuadrillako azken bertso egunak Gasteiz, Izarra eta Argantzunen izango dira

Arabako Kuadrillako azken bertso egunak Gasteiz, Izarra eta Argantzunen izango dira

2025/02/20

Kuadrillartekoa hasi zenetik laugarren astearekin batera azken hiru herri eta eskualdetan izango dira Arabako Kuadrillako bertso egunak. Gasteizen ostegunean, Izarran ostiralean eta Argantzunen larunbatarekin burutuko dira azken bertso egunak.

Arabako Kuadrillako azken bertso egunak Gasteiz, Izarra eta Argantzunen izango dira - Gehiago irakurri

Giro paregabean eta eguraldia lagun izan dute Kuadrillek hirugarren asteburuan

Giro paregabean eta eguraldia lagun izan dute Kuadrillek hirugarren asteburuan

2025/02/19

Hirugarren astean Kuadrillako bertso egunak Gasteiz, Gorbeialdea eta Mendialdean gauzatu dira. Ostiralean Legution eman zitzaion hasiera asteburuari, Gasteizen afari bueltan aritu ziren bi taldek antolatutako bertso egunean eta larunbatean egun osoko egitaraupean borobildu zuten asteburua Maeztu eta Elortzan.

Giro paregabean eta eguraldia lagun izan dute Kuadrillek hirugarren asteburuan - Gehiago irakurri

Kuadrillartekoaren hirugarren astean Legutio, Gasteiz eta Elortzan burutuko dira Kuadrillako bertso egunak

Kuadrillartekoaren hirugarren astean Legutio, Gasteiz eta Elortzan burutuko dira Kuadrillako bertso egunak

2025/02/12

Hirugarren astebukaeran beste hiru herri eta eskualde izango dira Arabako Kuadrillako bertso egunak biziko dituztenak. Legution eta Gasteizen izango dira ostiralekoak eta larunbatean Elortzan.

Kuadrillartekoaren hirugarren astean Legutio, Gasteiz eta Elortzan burutuko dira Kuadrillako bertso egunak - Gehiago irakurri

Giro bikainean igaro da Kuadrillartekoaren bigarren asteburua

Giro bikainean igaro da Kuadrillartekoaren bigarren asteburua

2025/02/10

Bigarren asteburuan 3 Kuadrilla ezberdinetan burutu dira Kuadrillako bertso egunak. Ostiralarekin eman zitzaion hasiera Aramaio eta Gasteizen eta larunbatean bazkari baten bueltan jarraitu zuen Kuartangon.

Giro bikainean igaro da Kuadrillartekoaren bigarren asteburua - Gehiago irakurri

Bigarren astea Gorbeialdean hasi, Lautadatik pasa eta Añana amaituko dira

Bigarren astea Gorbeialdean hasi, Lautadatik pasa eta Añana amaituko dira

2025/02/07

Hiru izango dira Arabako Kuadrillako bertso egunak astebukaera honetan. Aramaion izango da lehenengoa, Agurainen bigarrena eta larunbatarekin Kuartangokoa.

Bigarren astea Gorbeialdean hasi, Lautadatik pasa eta Añana amaituko dira - Gehiago irakurri

Giro ederrean ospatu dira lehen asteko Kuadrillako bertso egunak

Giro ederrean ospatu dira lehen asteko Kuadrillako bertso egunak

2025/02/07

Aurreko zapatuan hasi zen 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko, 4 Kuadrillako bertso egun burutu ziren: Gasteizen, Aramaio, Aretan eta Oionen. Giro paregabea eta umorea nagusi aritu dira lehen bertso ekimenak.

Giro ederrean ospatu dira lehen asteko Kuadrillako bertso egunak - Gehiago irakurri

Aramaio, Areta, Gasteiz eta Oionek emango diote hasiera Kuadrillartekoari

Aramaio, Areta, Gasteiz eta Oionek emango diote hasiera Kuadrillartekoari

2025/01/29

Aramaio, Areta, Gasteiz eta Oionen izango dira lehen Kuadrillako bertso egunak, 2025eko Arabako bertso Kuadrilla artekoari hasiera emanez. Lehiarik gabeko fasean 14 bertso ekimen burutuko dira, Kuadrillako bertso egunak.

Aramaio, Areta, Gasteiz eta Oionek emango diote hasiera Kuadrillartekoari - Gehiago irakurri

Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

2025/01/18

Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa - Gehiago irakurri