Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Otsailak 14, Legutio

GIRO GOXOA LEGUTIOKO KULTUR ETXEAN:


Otsailaren 14an, bariku arratsaldean, gerturatzera animatu zurenek, bertso saio alai bat entzuteko aukera izan zuten Legutioko kultur etxeko aretoan. “Aramaixoko taluek” taldeak antolatutako bertso eguna izan zen horretarako aitzakia; baina Legutioko bertso eskolako gaztetxo eta haurrek lagunduta aritu ziren kantuan kuadrillartekoan parte hartuko duten partaideak.


Anitz Abarrategi, Txomin Abarrategi, Hegoi Azkarate, Andere arriolabengoa eta Peru Abarrategi taldekideek (Sabin Abarrategi azken taldekidea Baionan abestu beharreko saioren batean galduta zegoen artean), “Aramaixoko taluek ” taldea osatuz ekin zioten saioari. Legutioko bertso eskolako haur eta
gazteek saio bikaina osatu zuten, Unai Anda artzainaren idaritzapean. Fin aritu ziren helduekin ofiziotan, beraien artean koplatan, haien gurasoen begiradapean eta Martin Abarrategi saioko gai-jartzaileak lagunduta.


Denetariko gaiak entzun ziren baina beti zeukaten Aramaio eta Legutioko biztanleen arteko pikearekin zerikusia: Bi herri horietako pistina faltak eta herri bien inguruan kokatzen den urtegiak hartu zuen saioaren protagonismo nagusia, udako plan ederrak antolatu zituzten bertsolariek urtegiaren bueltan.
Saio ederraz gozatu zuten ikustera etorri ziren gaztetxo eta gaztetxoen gurasoek.


Saioaren ale eder batzuk puntu-erantzunetan eta nagusiek haurrekin partekatutako ofizioetan entzun genituen, plazer handia izan zen hain gertu dauden bi herrietako, adin ezberdinetako bertsolariak elkarrekin kantuan ikustea. Espero dezagun elkarlan honen hasiera besterik ez izatea.

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Giro paregabean eta eguraldia lagun izan dute Kuadrillek hirugarren asteburuan

Giro paregabean eta eguraldia lagun izan dute Kuadrillek hirugarren asteburuan

2025/02/19

Hirugarren astean Kuadrillako bertso egunak Gasteiz, Gorbeialdea eta Mendialdean gauzatu dira. Ostiralean Legution eman zitzaion hasiera asteburuari, Gasteizen afari bueltan aritu ziren bi taldek antolatutako bertso egunean eta larunbatean egun osoko egitaraupean borobildu zuten asteburua Maeztu eta Elortzan.

Giro paregabean eta eguraldia lagun izan dute Kuadrillek hirugarren asteburuan - Gehiago irakurri

Kuadrillartekoaren hirugarren astean Legutio, Gasteiz eta Elortzan burutuko dira Kuadrillako bertso egunak

Kuadrillartekoaren hirugarren astean Legutio, Gasteiz eta Elortzan burutuko dira Kuadrillako bertso egunak

2025/02/12

Hirugarren astebukaeran beste hiru herri eta eskualde izango dira Arabako Kuadrillako bertso egunak biziko dituztenak. Legution eta Gasteizen izango dira ostiralekoak eta larunbatean Elortzan.

Kuadrillartekoaren hirugarren astean Legutio, Gasteiz eta Elortzan burutuko dira Kuadrillako bertso egunak - Gehiago irakurri

Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

2025/01/18

Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2025/02/14
Ordua
17:30
Herria
Legutio
Tokia
Kultur Etxea