Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Otsailak 11, Korres

Mendialdeko Bertsolarriak eta Gasteizko Errexala

Goizeko 10ak. Eguna Korresen hasten da bazkaria prestatzeko neskamearekin. Kafeak, infusioak eta energia hartzeko Txaskok egindako tortillak alde batetik bestera barran dantzan.Goizean zehar, bertsolari gisa definitutako talde autoktonotik falta ziren kideak herrira poliki poliki gerturatzen dira. Ordu batean, Erraxala lehiakideen aurpegiak agertzen dira Izkiko bihotzetik. Giro ona airean, egun hotza eta eguzkitsua artista bertsozaleen ahotsak hartzeko. Tabernako sukaldean lapiko eta gailu ezberdinez sortutako soinu banda. Kalean, taldeen nerbioak ikusten dira, irribarre zabal batez mozorrotuta. Trago batzuen ondoren, bazkaltzera igotzen dira taberna gainean geratzen den gaztetxera. Mahaiak prest egon badaude. Oraingoan Talde indigenako emakumeen ahotsak dira bazkalorduari harrera egiten dietena; talde bereko gizonei ipurdia altxatzeko eskatzen dietenak. Gaixoak. Gizonek ipurdia mugitzen dute. Sukaldari trebe batek eta bere laguntzaile fidelak egindako menua bikain bat ateratzen du, gizontxo batek adierazten dituen gatz kontuaz aparte. Halere, berdin jaten du. Berandu iritsi da talde bisitarien bertsokide bat bazkaltzera, baina arin egin du bat bertan  zegoen giroarekin. Postrea dastatzeko garaia helduta... Ummm...errezeta berri eta ezezagun honek dakarren sentsazioak ahosabaian deskargatzen  dira...Honekin batera bere hain ezaguna den Patxarana behin hartuta... iritsi da egiaren ordua. Taldeak tabernara jaisten dira txapelketarako.  Trajez jantzitako bi emakume agertzen dira, takoi bukaezin eta ezpel mototsen artean,ligako saioaren nondik norakoen aurkezle. Lehenengo protagonista presoen taldea da, Zaballatik Korresera bidalitako bertsoekin giroa pixkat gehiago berotuz. Jarraian, talde bakoitzeko maisua beraien tropetara hurbiltzen da. Behin aurkezpenak eginda, oilasko gisatuak zuen saltsaz baliatzen dira Errexala taldekoak  Heidi, Pedro, Clara, Rotenmeyer andereñoa eta aitona, ardia eta guzti, agurrean dantzan jarri dituztenean. Bertsolarriak aldiz, poligonero estiloko jakaz baliatzen dira agurra rap doinuetan eskaintzeko. Txaloak oro har. Heidi eta Chill mafia abestien artean lehen bertso talka entzuten da. Ez dago su-etenik bi lehiakide taldeen artean. Liskarra nabarmena da, publikoaren barreek berretsi egiten dute. Gai jartzaileak ahal dutena egiten dute, usaintzen den lehiari grazia pixka bat emateko. Soinu-teknikariak mikrofono gehiago eskaintzen dizkigu.  Udaberriarekin amaitzen diren maitasunak, eolikoei aurre egiten dieten auzotarrak, inguruko nekazariek eta abeltzainek aurrera eramandako matxinada eta bahiketak eta Korresen okupazioaren lehengo batzarra tartean,  ekitaldia igarotzen doa, parte-hartzaileen erritmoari nekez jarraitzen saiatzen diren bi gitarrek alaituta. Epaileek keinuak egiten dizkiete gai jartzaileei. Hainbeste takoneo eta ezpel topeka artean. Momentuz arriskua egon arren ez du inork minik hartzen. Ganbara ariketa dator, gai jartzaileek kartxelakoa deitzen diote, erakundeko epaileak kartxela hitza zuzendu arren, ganabara erabiltzen dela defendatuz, aurkezlari-gaijartzaileek bereari jarraitzen diote, ez dakigu zergatik izango ote den. Herriko hiru atso sexualitate tailer autogestionatu batean parte hartzen izan da bertsolari taldeendako azkenengo eszenatokia. Bertan eta bertsotan, fusta, pikardias, karta jolas erotiko eta zilizio bat esku artean izanda jolasean ibili dira. Bai samurra, abeslari gazteen tramankuluekiko ezezagutza. Bete betean jolasean ibili eta azkar batean lehia puntu zenbaketaren unean amaitzen da.  Bi  tealdeek bat eginez, agurra kantatzen dute.  Merezitako irabazlea nor den jakiteko ordua da. Epaileak taldearen izena eman die aurkezleei. Hauek paperak galtzen dituzte. Inork ez daki talde irabazlearen izena. Harridura, kezka aurpegiak ikusleen artean eta...azkenik aurkitzen dute epaileen mahiaren bueltan. Talde irabazlea... Erexala da. Txaloak, txistuak eta algarak... guztion aurpegietan irrifarra. Eta noski etzetz...  hemen ez da ipuina amaitzen. Bi gitarrek jotzen jarraitzen dute, denak abesten hasten dira eta, Txasko-tabernan, mendialdean, jaiak bere bideari jarraitzen dio. Mendialdeak ez du huts egiten. Hurrengora arte.

Mendialdekoa IPIko ikasleak:

Hementxe jendea
euskara buruan
toki ederrena
da hau munduan
hementxe gabiltza
denok kantuan
Mendiz inguratutako
lekuan

Gu garena gara
Mendialde honetan
berpiztuko da euskara
bertako kaletan

Zoriona eta
algara helburu
gure hizkuntzak
indarra hartu du
euskara berpizten
ari gara gu
kanpezun kalean
ahotan dugun

Gu garena gara
Mendialde honetan
berpiztuko da euskara
bertako kaletan

Araba ertzean
gu nafarroan
dena berdina zen
erdi aroan
Irulegiko eskua
dugu gogoan
Kanpezun eta
Euskal Herri osoan

Gu garena gara
Mendialde honetan
berpiztuko da euskara
bertako kaletan

Titulo baino
erreka da EGA
arrantza egiteko
denok batera
ardo botila bat
bada euskera
goazen tabernara
poteatzera

 

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Lehen faseko azken saioak Aramaio, Murgia eta Korresen jokatuko dira

Lehen faseko azken saioak Aramaio, Murgia eta Korresen jokatuko dira

2023/02/09

Arabako bertso Kuadrilla artekoaren lehen fasea larunbatean amaituko da. Norgehiagokak Aramaion hasiko dira ostiralean, bi saio jokatuko dira bata afal aurretik eta bestea ostean. Zapatuan bi bertso bazkari bata Murgian eta bestea Korresen.

Lehen faseko azken saioak Aramaio, Murgia eta Korresen jokatuko dira - Gehiago irakurri

Maeztun abiatu da Arabako bertso kuadrilla arteko txapelketa

Maeztun abiatu da Arabako bertso kuadrilla arteko txapelketa

2023/01/14

Maeztun elkartu ziren larunbatean Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketan parte hartuko duten bat-bateko taldeen ordezkariak. Maeztun aurkeztu dute Kudrillek eta Arabako Bertsozale Elkarteak txapelketaren zazpigarren edizioa. Guztira 280 parte hartzailetik gora.

Maeztun abiatu da Arabako bertso kuadrilla arteko txapelketa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2023/02/11
Ordua
14:30
Mota
Final laurdenak
Herria
Korres
Tokia
Korreseko tabernan