Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Otsailak 21, Izarra

ARLOBIKO BARDOAK IZARRAN

Otsailak hogeita bat egun eta ostirala, Izarrako plazan Arlobiko Bardoen bertso eguna ospatzeko prestaketa lanetan eta gazte zein heldu kuriosoak galdezka “Zer egingo duzue?”. Kartelak irakurri zituzten arren bertsotxokolatada egingo genuela ziurtatzera etorri ziren batzuk. Txokolatea bañomarian dena hasi zain eta plaza pixkanaka betetzen hasi zen. Unai Gomezen hitzek eman zioten hasiera bertso egun haizetsuari, Arlobiko Bardoen arima ezkutua, ikusi ez baina sentitu egiten dena.

Unai Andaren laguntzarekin Izarrako bertso eskolako umeek eman zioten hasiera fertso-festa txikiari. Lotsak eta konplexuak gaindituz mikrofono aurrean aritu ziren Zuia-Urkabustaizko etorkizuneko bertsolariak, badator erreleboa gogotsu. Gaztetxoek kantatu bitartean txokolatea zeraman lapikoak ez zuen lortu mahairaino iristea eta lurrean amaitu zuen buruz behera. Beraz bertsoan inprobisatzeaz gai, txokolatada inprobisatzea ere tokatu zen eta hori ere dotore.

Olatzen agindupean hitzekin jolasean ibili ziren Manu Bendala, Gari Sarriugarte, Irati Anda eta Gorringoen taldeko Unai Anda. Jolasez osaturiko bertso saioa izan zen. Asmakizunak alde batetik, kolen bidez deskribaturiko marrazkia margotzen bestetik eta barrea algarak. Bertso saioari amaiera emateko habanera bi kantatzeko publikoak bertsoak idatziz jaso zituen eta denok batera kantatu zituzten. Plazan bildutako ahotsei lagunduz Izarrako euskaltegian euskara ikasten ari den Ramiroren tronpeta eta Manu Bendalaren gitarra izan ziren.

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Amaiera borobila izan dute laugarren astean Kuadrillartekoko bertso egunek

Amaiera borobila izan dute laugarren astean Kuadrillartekoko bertso egunek

2025/02/25

Gasteiz, Izarra eta Argantzun izan dira protagonista laugarren eta azken Kuadrillartekoko lehen fasean, Kuadrillako bertso egunak. Gasteizen bertso poteoa izan zen ostegunean, ostiralean bertsotxokolata Izarran eta larunbatean egun osoko egitaraua antolatu zen Argantzunen, dantzak, bertso-kantu poteo eta bertso-bazkaria.

Amaiera borobila izan dute laugarren astean Kuadrillartekoko bertso egunek - Gehiago irakurri

Arabako Kuadrillako azken bertso egunak Gasteiz, Izarra eta Argantzunen izango dira

Arabako Kuadrillako azken bertso egunak Gasteiz, Izarra eta Argantzunen izango dira

2025/02/20

Kuadrillartekoa hasi zenetik laugarren astearekin batera azken hiru herri eta eskualdetan izango dira Arabako Kuadrillako bertso egunak. Gasteizen ostegunean, Izarran ostiralean eta Argantzunen larunbatarekin burutuko dira azken bertso egunak.

Arabako Kuadrillako azken bertso egunak Gasteiz, Izarra eta Argantzunen izango dira - Gehiago irakurri

Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

2025/01/18

Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2025/02/21
Ordua
17:30
Herria
Izarra
Tokia
Frontoia