Otsailak 1, Gasteiz
Hona hemen saio bakoitzaren talde antolatzailearen kronikagileek bidalitakoa:
Errexala:
Arabako kuadrillen arteko txapelketari dagokionez, pasa den larunbatean, 2025eko,
otsailaren 1ean, Gasteizko Errexalaren egoitzan hiru talde/eskola elkartu dira. Antolatzaile
zereginetan jardun du Errexalak; gonbidatuak, ordea, Bertsoespuela eta Jainkoaren seme-
alabak, Mendialdeko kuadrillakoak eta Trebiñukoak, hurrenez hurren.
Saioa hasi aurretik, hiru taldekideak Gasteizko alde zaharrean geratu dira 12:30ean. Hala,
bertso-zurruta eginda, ordubiak aldera bazkaltzera abiatu dira.
Behin sabela beteta, iritsi egin da unerik onena. Alegia, mozorroz jantzita, Errexalatarrek
bazkalosteko bertso sortari ekin diote. Ariketak eta errexalaren ibilitako bertsolariak hauek izan
dira: ofiziokoa zortziko nagusian: kerman; ofizioko zortziko txikian: Inaxio; oinak: Patxi; hitza
asmatzen: Xabi, Oier eta Iker; koplaka: Koldo, Marta eta Ainara. Azpimarratu beharra dago
mendialdekoek (Marta eta txiki) eta Trebinokoek (Rikardo, Garazi eta Josu) ariketa guztietan ere
jardun dutela.
Bukatzeko, bertsotan hiru ordu emanez gero, graziazko saria eskuratu du Mendialdeak,
batetik; eta gehien lortu duen taldea izan da errexala hainbat ekitalditan estu eta larri ibili arren,
bestetik. Benetan, giro aparta!
Albisteak

Giro ederrean ospatu dira lehen asteko Kuadrillako bertso egunak
Aurreko zapatuan hasi zen 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko, 4 Kuadrillako bertso egun burutu ziren: Gasteizen, Aramaio, Aretan eta Oionen. Giro paregabea eta umorea nagusi aritu dira lehen bertso ekimenak.

Aramaio, Areta, Gasteiz eta Oionek emango diote hasiera Kuadrillartekoari
Aramaio, Areta, Gasteiz eta Oionen izango dira lehen Kuadrillako bertso egunak, 2025eko Arabako bertso Kuadrilla artekoari hasiera emanez. Lehiarik gabeko fasean 14 bertso ekimen burutuko dira, Kuadrillako bertso egunak.

Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.
Fitxa
- Eguna
- 2025/02/01
- Ordua
- 12:00
- Herria
- Gasteiz
- Tokia
- Armentia Ikastola