Aurkezpena
2025eko ARABAKO BERTSO KUADRILLA ARTEKO TXAPELKETA
2010ean hasi eta ordutik bi urtetan behin antolatzen den txapelketa, topaketa edota bertso eskolen arteko igurtzia da.
2025a iritsi da: 14 talde, 76 bertsolari, 17 epaile, 21 gai-jartzaile, 11 laguntzaile
2010eko txapelketak liluratu gintuen, bertsolaritzari beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera eman zigun. Zapore eder hark hurrengo edizioak prestatzera bultzatu gintuen lehiakorra edo lehiarik gabea, eskualdekako topaketak, jolasa eta jokoa, finalak, amaierako festak, gozamena eta urduritasunak, bat bateko zein bertso jarrien taldeak, euren prestutasuna…
2025ean ere hala izan bedi!!
Bertsolaritzak, hitzak, neurriak eta errimak egiten gaitu!