Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ariketak

FINALERDIAK

2 taldekoa
1. Taldekako agurra. 

2. Aurrekoak atzekoei zortziko handian. B taldeko batek A taldeko hiruri eta gero alderantziz (A taldeko batek B
taldeko 3ri), gai emanda, aurrekoak 3 bertso zortziko handian, eta atzekoek bertso bana.

3. A taldeko batek B taldeko batekin ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.
(kontrakotasunetik) 

4. Talde bakoitzak, bakarka lau oinak emanda bi bertso zortziko txikian. 

5. Potokumeak. Gaia/objetua 8 puntuko bertso bat egin, talde bereko hiru kide, bat kantuan eta bi
oinak ematen

6. Asmakizuna. Koplaka, taldeko 2k beste taldeko bati pertsonai/Arabako herri/...
(gaijartzaileak paper handi baten, publikoari erakutsi eta beraiei emango die) baten inguruko
pistak emango dizkiote eta honek asmatu beharko du. 

7.Puntuka sei bertso zortziko txikian osatu arte taldeko kide guztiak librean (6 talde
bakoitza). 


DUELOA: 4ko finalerdietan, goizeko eta arratsaldeko saioetako talde garaileen artekoa: Talde
finalista erabakitzeko.

1. Hiru punturi erantzun zortziko txikian. (A taldeko bertsolariak B taldeko bertsolariari eta
alderantziz). 

2.Ipuina. 3 poltsa egongo dira, poltsa batean “pertsonaiak” egongo dira, bigarrenean
“espazioa/kokalekuak” eta hirugarrenean “objektuak”. Talde bakoitzeko 3 bertsolarik parte
hartuko dute. Lehenengoak “pertsonaien” poltsatik papera hartu eta kantatuko du bertso bat.
Bigarrenak pertsonaia horri jarraiki “kokaleku” poltsatik paper bat hartu eta bertso bat
kantatuko du. Eta hirugarrenak ipuina borobilduko du “objetuak” poltsatik hartutako
paperarekin bertso bat osatuz.
8ko handian

3 taldekoa
1. Taldekako agurra. A, B eta gero D.

2. Aurrekoak atzekoei . Ak Bri, Bk Dri eta Dk Ari.
A taldeko batek B taldeko hiruri. B taldeko batek D taldeko 3ri, D taldeko batek A taldeko 3ri gai
bana emanda, aurrekoak 3 bertso zortziko handian, eta atzekoek bertso bana.

3. B taldeko batek A eta D taldeko banarekin ofizioka zortziko txikian hiruna bertso. B hasita.
(kontrakotasunetik).

4. Talde bakoitzak, bakarka lau oinak emanda bi bertso zortziko txikian. Dk Bri, Ak Dri eta Bk Ari.

5. Potokumeak. Gaia/objetua 8 puntuko bertso bat egin, talde bereko hiru kide, bat kantuan eta bi
oinak ematen

6. Asmakizuna. Koplaka, taldeko 2k beste taldeko bati pertsonai/Arabako herri/...
(gaijartzaileak paper handi baten, publikoari erakutsi eta beraiei emango die) baten inguruko
pistak emango dizkiote eta honek asmatu beharko du.  (3
minutu, txirrinakin abisatu)

7.Puntuka sei bertso zortziko txikian osatu arte taldeko kide guztiak librean 

 

FINALA
Goiza, 4 talde,
1.PLAZA
1. Taldekako agurra. A, B, D eta gero E.


2.PLAZA
2.Ofizioa 8ko handian. A taldeko batek B taldeko batekin ofizioka zortziko nagusian hiruna
bertso (berdintasunetik) (6 bertso)
D taldeko batek E taldeko batekin ofizioka zortziko nagusian hiruna bertso (berdintasunetik) (6
bertso)

3.Puntuka. Talde bakoitzeko kide bat zortzi bertso zortziko txikian osatu arte librean (4 talde
bakoitza, denera 8)


3.PLAZA
4. Ofizioa 8ko txikian. B taldeko batek D taldeko batekin ofizioka zortziko txikian hiruna
bertso. (kontrakotasunetik) (6 bertso)
E taldeko batek A taldeko batekin ofizioka zortziko txikian hiruna bertso. (kontrakotasunetik) (6
bertso)

5.Bi punturi erantzun zortziko txikian.
(A taldeko bertsolariak B taldeko bertsolariari). (B taldeko bertsolariak D taldeko
bertsolariari). (D taldeko bertsolariak E taldeko bertsolariari). (E taldeko bertsolariak A
taldeko bertsolariari). (2na bertsobakoitzak, denera 8)

6.Koplaka. Gaia emanda, talde bakoitzeko lagun bat, hiruna kopla musikaz lagunduta.
(berdintasunetik). (Altxa kopla hori! egitasmoan erabilitako doinuak: guantanamera, joanna give
me hope, no woman no cry, John zaharra, guretzat berdin dira, egun da Santimamiña...). (12
bertso denera)


Arratsaldea, 2 talde,
1.Agurra (ez puntuagarria)

2. Aurrekoak atzekoei B taldeko batek A taldeko hiruri eta gero alderantziz (A taldeko batek B
taldeko 3ri), gai emanda, aurrekoak 3 bertso zortziko handian, eta atzekoek bertso bana (6
bertso talde bakoitzak, denera 12) (2 gai). B eta gero A.

3.Ofizioa hamarreko txikian. B taldeko batek A taldeko batekin ofizioka hamarreko txikian
hiruna bertso. (kontrakotasunetik) (talde bakoitzak 3 bertso, 6 bertso denera)

4. Ofizioa seiko motzean, A taldeko bat B taldeko baten kontra. (3na bertso, denera 6)

5.Ipuina. 3 poltsa egongo dira, poltsa batean “pertsonaiak” egongo dira, bigarrenean
“espazioa/kokalekuak” eta hirugarrenean “objektuak”. Talde bakoitzeko 3 bertsolarik parte
hartuko dute. Lehenengoak “pertsonaien” poltsatik papera hartu eta kantatuko du bertso bat.
Bigarrenak pertsonaia horri jarraiki “kokaleku” poltsatik paper bat hartu eta bertso bat
kantatuko du. Eta hirugarrenak ipuina borobilduko du “objetuak” poltsatik hartutako
paperarekin bertso bat osatuz. 8ko handian


GANBARA
4.Puntuka zortziko txikian sei bertso osatu arte talde bereko hiru bertsolariekin kartzela
egoeran. Gaia apainduta egongo da mozorroekin edo behar den materialarekin egoera
kontestualizatzeko. 

5.Segidilla, taldekide guztien artean, 3 minutu.