Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Giro ederrean ospatu dira lehen asteko Kuadrillako bertso egunak

2025/02/07
Aurreko zapatuan hasi zen 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko, 4 Kuadrillako bertso egun burutu ziren: Gasteizen, Aramaio, Aretan eta Oionen. Giro paregabea eta umorea nagusi aritu dira lehen bertso ekimenak.

Saio hauetako informazio gehiago beheko loturetan (kronika, argazkiak...):

Otsailak 1, Gasteiz Kuadrillako bertso eguna, Errexala (Gasteiz)

Otsailak 1, Gorbeialdea, Aramaio, Kuadrillako bertso eguna, Bañera F.T. (Aramaio)

Otsailak 1, Aiaraldeko, Area, Kuadrillako bertso eguna, Altubepekoak (Aiaraldea)

Otsailak 4, Arabar Errioxako, Oion, Kuadrillako bertso eguna, Txandrio (Arabar Errioxa)

Hona hemen saio bakoitzaren talde antolatzailearen kronikagileek bidalitakoa:

Errexala:

Arabako kuadrillen arteko txapelketari dagokionez, pasa den larunbatean, 2025eko,
otsailaren 1ean, Gasteizko Errexalaren egoitzan hiru talde/eskola elkartu dira. Antolatzaile
zereginetan jardun du Errexalak; gonbidatuak, ordea, Bertsoespuela eta Jainkoaren seme-
alabak, Mendialdeko kuadrillakoak eta Trebiñukoak, hurrenez hurren.

Saioa hasi aurretik, hiru taldekideak Gasteizko alde zaharrean geratu dira 12:30ean. Hala,
bertso-zurruta eginda, ordubiak aldera bazkaltzera abiatu dira.

Behin sabela beteta, iritsi egin da unerik onena. Alegia, mozorroz jantzita, Errexalatarrek
bazkalosteko bertso sortari ekin diote. Ariketak eta errexalaren ibilitako bertsolariak hauek izan
dira: ofiziokoa zortziko nagusian: kerman; ofizioko zortziko txikian: Inaxio; oinak: Patxi; hitza
asmatzen: Xabi, Oier eta Iker; koplaka: Koldo, Marta eta Ainara. Azpimarratu beharra dago
mendialdekoek (Marta eta txiki) eta Trebinokoek (Rikardo, Garazi eta Josu) ariketa guztietan ere
jardun dutela.

Bukatzeko, bertsotan hiru ordu emanez gero, graziazko saria eskuratu du Mendialdeak,
batetik; eta gehien lortu duen taldea izan da errexala hainbat ekitalditan estu eta larri ibili arren,
bestetik. Benetan, giro aparta!

 

Bañera F.T.:

Santa eskean aritzeko eguna izan zen larunbata Aramaion. Urtero lez, ohitura zaharrak jarraituz Papargorri eta Alaiak Abesbatza, Trikitixa Eskola eta Bertso eskolako kideok makila eta otzarak hartuta atera ginen kalera.  San Ageda beti izaten da aitzakia ederra lagun artean eguna kontu kantari igarotzeko. Goizeko ibilaldia eta gero iritsi zen sagardotegian sabelak bete eta indarrak berreskuratzeko tartea. Espero bezala, ezin hobeto pasa genuen mahaiaren bueltan.

Arratsaldean, berriro ere, ekin genion gure kantu jardunari. Kasu honetan, Aramaioko auzoak aldera batera utzi eta herriko kaleetan barrena aritu ginen. Orduan iritsi zen Bañera F. T. taldearen aurkezpena. Saioari hasiera emateko Danel, Xabi, Jokin, Ane eta Martinek txapelak buru gainean mantendu eta zapirik erantsi jabe, Kuadrilla Artekoko kamisetak jantzi zituzten. Aurrerantzean taldekideak kopla kantari jardun ziren, abesbatza eta gainontzeko partaideen laguntzarekin. Era honetan, giro umoretsuan aritu ginen iluntzera arte etxez etxe. Egunari bukaerako ginda jarri nahian, azken limosna apurrak herriko tabernetan eskuratu genituen, bertso eskolako kideek tabernako bezeroen poteoa tonu zirikatzailean eten ostean.

 

Altubepekoak:

Aiaraldeko Altubepeko bertso kuadrillak Aretara jo zuen larunbatean Arabako txapelketako finalerdiak prestatzeko eta Arrigorriagako eta Aretako umeen bertso eskola izan zituen horretarako lagun.

Arabako Bertso Kuadrillen Arteko Txapelketa dela eta, herriz herri hasi dira bertso egunak antolatzen. Izan ere, aurten kanporaketak finalerdietan hasiko dira zuzenean. Gauzak horrela, larunbatean egin zuten Aretan Aiaraldekoa.

14:30ean hasi zen bazkaria eta ondo jan ostean ekin zioten kantatzeari hainbat bertsolarik. Bi talde batu ziren, bata Aiaraldeko Altubepekoak -Serapio Lopez, Unai Mendibil eta Iñaki Cabeza- eta bestetik Arrigorriagako Estropozu bertso eskolako lau kide etorri ziren -Iker Garaitagoitia, Arkaitz Zipitria, Peio Molinuevo eta Aitor Arrutia-. 

Horrez gain, eta besteek animatu eta gero, Aretako bertso eskolako ume batek ere parte hartu zuen egunean eta kalera atera zirenean, koplak kantatu zituen.

Areta Kultura Etxea utzita, inguruko bi tabernetara joan ziren eta kalean ere bertso poteoan jarraitu zuten. Ariketa desberdinak egin  zituzten; hitz bat asmatu, puntuka, zortziko handia eta txikia...

 

Txandrio: 

Oiongo kaleak aukeratu zituzten Txandriotarrek haien Kuadrillarteko Bertso Eguna ospatzeko, Agate Deunaren eskeko kopla eta kantuen inguruan, makilen erritmora. Bertsolari Txandriotarrekin batera Iruleko txisturari eta trikitilariak ibili ziren kaleak musikaz jantziz. Berroi pertsona inguru elkartu ziren kalegiran parte hartzeko asmoz.

Oiongo euskaltegian eman zitzaion hasiera kalegirari. Lurra esnatzeko makilak eskuan hartu eta musikarien atzetik habiatu ziren euskara ikasle, Irakasle, euskaltzale, bertsolari eta kantuzale eta irakasleren bati pelota egin nahi zion ikasle taldetxo bat ere. Logroñoko euskaltegiko ikasleak ere etorri zairen kantuetaz gozatzera. Txandriko bertso eskolako txikienek plaza polita izan zuten haien eskeko koplak botatzeko, baita Txandriotar hain ez gazteek. Gau freskoa berotzeko moskatela eta pasta goxoak dastatzeko eukare ere izan zen lasterketa baten anoa puntuetan egiten den antzera. Beraz kantuek izan zuten indarra eta potentzia. Balkoi eta lehioetatik kuxkuxeroak ageri ziren noizean behin txalorenbat oparitu zutenak.

Oiongo plazako kioskoaneman zitzaien amaiera bertso eta kantuei barre eta ziri artean eta eguna ondo amaitzeko Oiongo Euskaltegian modakutxo gozoa egon zen prest giro epelagoan.

Txandriotarrek erreleboa atejoka dutela argi geratu Santa Agera bezperako bertso kalijiran. Kantu eta bertso gau ederraz gozatu zuten bertaratuek eta Oion euskaldun bertsozalea errealitate bat dela argi geratu zen. Lurra eta euskara esnatu ziren San Ageda besperan.