Bigarren astea Gorbeialdean hasi, Lautadatik pasa eta Añana amaituko dira
Datozen egunetan emango zaio jarraipena 2025eko Arabako Bertso Kuadrillartekoa, kuadrilla eta herri ezberdinetan burutuko diren Kuadrillako bertso egunak. Hauexek:
- KUADRILLAKO BERTSO EGUNA, GORBEIALDEA 2: Otsailak 7,ostirala, 19:00etan bertso saioa AramaiokoSastiñan. Izena pentsau bida 2 (Aramaio)
- KUADRILLAKO BERTSO EGUNA, LAUTADA: Otsailak 7, ostirala, 21:00etan bertso afaria, Agurain Latsarri gaztetxean. Paula Amilburu, Ekaitz Samaniego eta Lautadako Brtso Eskolarekin batera. 4gara (Lautada)
- KUADRILLAKO BERTSO EGUNA, GORBEIALDEA: Otsailak 8, larunbata, 13:30ean Kuartangoko sagardotegian hasita marianitoa, besarkadak, liburuxka eta kamixeta banaketa eta familia argazkia, 14:30ean bertso bazkaria. Ganbarakoak (Añana)
2025eko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa urtarrilaren 22an abiatuko da eta apirilaren 5ean bukatuko da, Gasteizen.
Kuadrillartekoarekin Arabako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi da. Parte hartzaile guztien txapelketa izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango du ardatz.
Arabako Bertsozale Elkartearen funtzioa koordinazio orokorra eta saretze lana izango da. Antolatzaileak txapelketan parte hartuko duten 14 taldeak dira. Bertsogintzako arlo teknikoan Arabako gai jartzaile taldea, epaile taldea eta Elkarteko lan taldearen laguntza izango dute.
Talde bakoitzak hamaika partaide izango ditu: gai jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronikagilea, argazkilaria, grabatzailea...
Kuadrillartekoak bi fase izango ditu:
- KUADRILLAKO BERTSO EGUNAK: Urtarrila eta otsailean zehar, parte hartuko duten 14 taldeek bere herri edo eskualdean antolatu dute bertso emankizun bat herri edo eskualdeko bertso eskola edota beste eragile batzurekin batera. Formatu ezberdinetako saioak izango dira hauek, otordu bueltakoak, poteoak, txokolatadak, olinpiadak, musikaz lagunduak, sortak… orotarikoak. Hau izango da aukerarik herrikoiena, edozein kolektibok parte har dezakeena, musikariak, lagun kuadrillak, mintzalagun taldeak….
- LEHIA: 4 finalaurreko eta 4 taldeko finala
- Finalaurrekoak: otsailaren 28an Narbaizan, martxoaren 9an Aramaion, martxoaren 15ean Amurrion eta martxoaren 23an Gillernan izango dira. Bakoitzean hiru edo lau talde ariko dira eta finalaurreko bakoitzaren irabazlea sailkatuko da finalera.
- Finala: Apirilaren 5ean, finala jokatuko da, Gasteizen. Egun horretan eguerditik arituko dira kantuan 4 taldeak Gasteizko kaleetatik, bazkaria eta ondoren bi onenen arteko finala jokatuko da. Puntuazio handiena lortzen duena izango da 2025ko Arabako Kuadrilla artekoaren irabazle.