Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Lautadako 4 gara taldea garaile izan da Kuadrillartekoko lehen finalerdian

2025/03/02
Arabako bertso Kuadrillartekoko bigarren faseari ostiralean eman zaio hasiera, fase lahiatuari. Lehen finalerdia Narbaizako Elkartean burutu da. Aramaioko Bañera F.T. taldea, Añanako Ganbarakoak eta Lautada bertako 4gara taldeak izan dira lehian. 4gara talde lautadarra izan da saioko irabazlea eta beraz apirilaren 5ean jokatuko den finaleko lehen talde sailkatua da.

Kaudrilla artekoak muinean duen  kuadrilla eta lagun arteko giroa ez da falta izan Narbaizako Elkartean, Arabako Bertso Kuadrillarteko 1.finalerdian. 20:00etatik aurrera irekiak zituzten Elkarteko ateak bertsozaleek. Elkar agurtu, besarkatu eta talde, lagun eta zaleen arteko hartu emanerako tartea izan da lehenik eta 21:00etan Kuadrillarteko afaria. 

Afalostean eman zaio hasiera saioari. Bañera F.T (Aramaio, Gorbeialdea) taldearen izenean Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Jokin Onaindia eta Xabi Igoa aritu dira bertsotan. Ganbarakoak (Añana) taldearen izenean Oihane Perea, Mikel Asurmendi, Josu Ordoñez eta Izar Mendiguren. Eta 4gara (Lautada) taldeko Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina eta Markel Yoller aritu dira kantuan. 

Gai jartzaile lanetan Bañera F.T. taldeko Ane Arexolaleiba aritu da. Saioa 4 epailek baloratu zuten: 4gara taldeko Egoitz Iradier,  Ganbarakoak taldeko Ruben Sanchez, Bañera F.T. taldeko Txomin Elorza eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Ekaitz Elorriaga. 

Talde bakoitzaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: atzekoak aurrekoari, ofiziotan 8ko txikian, 4 oinak, potokumeak, asmakizunak koplaka eta puntuka librean.

Epaimahaiak erabakita 4 gara  taldea arituko da finalean. Sailkatzen den lehenengo taldea da. Narbaizako finalaurrekoaren argazkiak hemen ikusgai.

Hurrengo hiru asteburutan jokatuko dira hurrengo bi finalaurrekoak, Aramaion, Amurrion eta Gillernan. Saio horietan talde bana sailkatu da, izan ere, finala 4 taldeen artean jokatuko da goizean zehar eta bazkalostean goizean sailaktutako bi talderen arteko finala.

Finala, apirilaren 5ean, egun osoko festaren inguruan izango da Gasteizen.

Finalerdi eta finaleko otorduetako tiketak bertsosarrerak webgunean eskuragarria daude.