Arlobiko bardoek irabazi dute azken finalerdia
Kuadrilla artekoa, bertso eskolen artekoa, herriko eta eskualdeko taldeen artekoa da, lagun artekoa. Azken finalerdia, Gillernako elkartea lepo eta umore ederrean joan da . 4 talderen artekoa jokoan, finalera 4 talde horietatik azken sailkatua zein izango zen argitzeko lehian.
Goizean Gasteizko Gorringo eta eskualdean bertako Arlobiko bardoak taldeen artekoa jokatu da eta bardoek egin dute aurrera. Kantatu duten Gorringo taldeko kideak hurrengoak izan dira Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Eukene De los Aires, Samuel Rodriguez eta Maddi Sarasua; eta Arlobiko bardoak taldean Aitor Jimenez, Manu Bendala, Irati Anda eta Gari Sarriugarte aritu dira kantuan.
Bazkalosteko saioan Gasteizko Errexala taldekoak aritu dira, mikro aurrean Ainara Balantzategi, Kerman Lopez De la Calle, Inaxio Trojaola, Marta De Pedis, Oier Celaya, Iker Quintana, Xabier Morales eta Koldo Camón. Aramaixoko taluek taldean Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Txomin Abarrategi, Anitz Abarrategi, Hegoi Azkarate eta Sabin Abarrategi. Bigarrenak izan dira epaileen aldetik puntu gehien jaso duen taldea.
Bigarren saioren ostean bi irabazleen arteko duelu izan da, puntuka eta ipuina osatzen. Azken bi ariketa hauetan puntu gehin metatu duen taldea Arlobiko bardoak izan da eta beraz 4. finalerdiko garaile eta finala osatuta geratu da.
Gai jartzaile lanetan goizeko saioan Olatz Santocildea aritu da eta arratsaldeko saioan Olatz Bayer, biak ere urkabustaiztarrak Arlobiko bardoen taldekoak. Saioak 5 epailek epaituak izan dira: Arlobiko bardoen taldeko Endika Jimenez, Gorringo taldeko Peio Ormazabal, Errexala taldeko Juan Altuna, Aramaixoko taluek taldeko Mikel Ruiz de Azua eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Patxi Aizpurua.
Talde bakoitzaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan dute: atzekoak aurrekoari, ofiziotan 8ko txikian, 4 oinak, potokumeak, asmakizunak koplaka eta puntuka librean. Dueluan 3na puntu erantzun egin behar izan dituzte eta zortziko handian 3 poltsatatik ateratako pertsonai, kokalekua/kontestua eta objektuarekin ipuin bat osatu behar izan dute taldeko hiru kideren artean.
Epaimahaiak erabakita Arlobiko bardoak taldea arituko da finalean. Eta beraz finala osatuta gertuko da. Lautadako 4gara, Gasteizko Pinto pintto Aiaraldeko Altubepekoak eta Gorbeialdeko Arlobiko bardoak.
Gillernako finalaurrekoaren argazkiak hemen ikusgai.
Finala, apirilaren 5ean, egun osoko festaren inguruan izango da Gasteizen.
Finaleko otorduetako tiketak bertsosarrerak webgunean eskuragarri daude.