Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Igandearekin jokatuko da 4. eta azken finalerdia Gillernan, Gorringo, Arlobiko bardoak, Errexala eta Aramaixoko taluen arteakoa

2025/03/19
Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa bigarren fasea igandean amaituko da, 4. finalerdiarekin. Laugarren eta azken lehia honetan 4 talde arituko dira, 2 talderen artekoa goizean izango da, kantuan Gasteizko Gorringo taldea eta Zuia-Urkabustaizko Arlobiko bardoak. Eta bazkalostean beste bi taldeen arteko txanda izango da, Gasteizko Errexala eta Aramaixoko taluek taldeen arteko lehian. Bigarren saioaren ostean, goizeko eta arratsaldeko talde irabazleen arteko duelua izango da eta honela erabakiko da zein talde izango den apirilaren 5eko finalean azken finalista.

Aramaixoko taluek (Aramaio)Arlobiko bardoak (Gorbeialdea)Errexala (Gasteiz) eta Gorringo (Gasteiz) ariko dira igandean. 

Gorringoak eta Arlobiko bardoak arituko dira 12:00etan. 14etan bazkaria eta 16:30ean Errexalatarrak eta Aramaixoko taluen artekoa izango da. 

Bazkariko tiketak eskuratzeko azken eguna martxoaren 19a izango da, 23euro eta 12 euro (18 urtetik beherakoek) www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Ondorengo ariketa puntugarriak egin beharko dituzte bertsolariek finalaurrekoan:

1-Taldekako agur kolektiboa. 

2-Aurrekoak atzekoei. Talde bateko bat aurrean eta beste talde bateko atzeko 3ri. Aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana.

3-Ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.

4-Talde bakoitzak, bakarka lau oinak emanda bi bertso zortziko txikian

5-Potokumeak. Gaia/objetua emanda, 8 puntuko bertso bat egin, talde bereko hiru kideren artean, bat kantuan eta bi
oinak ematen.

6-AsmakizunaKoplaka, taldeko 2k beste talde bateko bati Arabako pertsonai/ herri/... (3 minutu).

7-Puntuka sei bertso zortziko txikian osatu arte taldeko kide guztiak librean.  

Urtarrilaren 22an hasi zen Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Guztira, bat-bateko 14 taldek hartu dute parte lehen fasean,  lau astez 14 kuadrillako bertso egun antolatu dituzte. Bigarren fasean talde bakoitzak finalerdi batean parte hartuko du, lehen finalerdia Narbaizan jokatu zen, bigarrena Aramaion,  hirugarrena Amurrion eta azkena, igande honetan, martxoaren 23an Gillernako txokoan.

Finalaurreko saio bakoitzeko garaileak izango dira Gasteizko finalean, apirilaren 5ean, abestuko dutenak. Egun horretan eguerditik arituko dira kantuan 4 taldeak Gasteizko kaleetatik, bazkaria eta ondoren bi onenen arteko finala jokatuko da.  Puntuazio handiena lortzen duena izango da 2025ko Arabako Kuadrilla artekoaren irabazle. 

Jadanik sailaktuak daude Lautadako 4gara, gasteizko Pinto pintto eta Aiaraldeko Altubepekoak.