Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Altubepekoak taldea sailkatu da finalera 3.finalaurrekoa irabazita

2025/03/15
Amurrioko Mendiko eskolan jokatu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 3. finalaurrekoa. Mendialdeko "Bertsoespuela", Aiaraldeko "Altubepekoak" eta Trebiñuko "Jainkoaren seme-alabak" taldeak lehiatu dira. Epaimahaiak erabakita "Altubepekoak" taldea gailendu da, beraz, Gasteizen jokatuko den finalean abestuko du.

Giro eta eta umore bikainainean joan da Amurrion jokatutako Kuadrillarteko 3.finalaurrekoa. Poteoa eta bazkari osten prest egon dira hiru taldeetako bertsolariak soinekoak eta kitarrak besotan lehen agurra girotzeko asmoz.   

Mendialdeko Bertsoespuela talderaren izenean Txiki Antia, Itxaso Balza de Vallejo, Hegoi Amabizka, Miren Beitia, Elena Cercadillo, Xabi Lasa eta Josu Olano; Trebiñuko Jainkoaren seme-alabak  taldean Felipe Zelaieta, Rikardo Gonzalez de Durana, Garazi Gonzalez de Durana, June Astegieta eta Josu Ormaetxea; eta Aiaraldeko Altubepekoak taldeko Unai Mendibil, Iñaki Cabeza eta Serapio Lopez bertsolariak aritu dira kantuan. 

Gai jartzaile lanetan Altubepekoak taldeko Josu Zabala aritu da. Saioa hiru epailek baloratu dute: Mendialdeko taldeko Lorea Elorriaga, Trebiñuko Rafa Blanco eta Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko epaile gisa.

Talde bakoitzaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan dute: atzekoak aurrekoari, ofiziotan 8ko txikian, 4 oinak, potokumeak, asmakizunak koplaka eta puntuka librean.

Epaimahaiak erabakita Altubepekoak taldea arituko da finalean. Sailkatzen den hirugarren taldea da. Amurrioko finalaurrekoaren argazkiak hemen ikusgai.

Hurrengo asteburuan jokatuko da azken finalaurrekoa, Gillernan. Finalerdi banatako talde irabazleak sailkatu dira, izan ere, finala 4 taldeen artean jokatuko da goizean zehar eta bazkalostean goizean sailkatutako bi talderen arteko finala izango da.

Finala, apirilaren 5ean, egun osoko festaren inguruan izango da Gasteizen.

Finalerdi eta finaleko otorduetako tiketak bertsosarrerak webgunean eskuragarri daude.