2. finalerdia Aramaion jokatuko da, Txandrio, Izena pentsau bida 2, Inkonstantinkoplan potoz poto eta Pinto pintto taldeen artean
Inkonstantinkoplan potoz poto (Gasteiz), Izena pentsau bida 2 (Aramaio), Pinto Pintto (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar Errioxa) ariko dira igandean.
Arabar Errioxarrak eta Aramaioarrak arituko dira 12:00etan. 14etan bazkaria eta 16:30ean Gasteizkoen artekoa izango da.
Bazkariko tiketak eskuratzeko azken eguna martxoaren 5a izango da, 23euro eta 12 euro (18 urtetik beherakoek) www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Ondorengo ariketa puntugarriak egin beharko dituzte bertsolariek finalaurrekoan:
1-Taldekako agur kolektiboa.
2-Aurrekoak atzekoei. Talde bateko bat aurrean eta beste talde bateko atzeko 3ri. Aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana.
3-Ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.
4-Talde bakoitzak, bakarka lau oinak emanda bi bertso zortziko txikian.
5-Potokumeak. Gaia/objetua emanda, 8 puntuko bertso bat egin, talde bereko hiru kideren artean, bat kantuan eta bi
oinak ematen.
6-Asmakizuna. Koplaka, taldeko 2k beste talde bateko bati Arabako pertsona/i/ herri/... (3 minutu).
7-Puntuka sei bertso zortziko txikian osatu arte taldeko kide guztiak librean.
Urtarrilaren 22an hasi zen Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Guztira, bat-bateko 14 taldek hartu dute parte lehen fasean, lau astez 14 kuadrillako bertso egun antolatu dituzte. Bigarren fasean talde bakoitzak finalerdi batean parte hartuko du, lehen finalerdia Narbaizan jokatu zen, bigarrena izango da igande honetan Aramaioko herri eskolan, martxoaren 15ean Amurrioko Mendiko eskolan eta azkena martxoaren 23an Gillernako txokoan.
Finalaurreko saio bakoitzeko garaileak izango dira Gasteizko finalean, apirilaren 5ean, abestuko dutenak. Egun horretan eguerditik arituko dira kantuan 4 taldeak Gasteizko kaleetatik, bazkaria eta ondoren bi onenen arteko finala jokatuko da. Puntuazio handiena lortzen duena izango da 2025ko Arabako Kuadrilla artekoaren irabazle.