![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/argantzunen-kuadrilla-artekoaren-bukaera-festa-giroa-eta-bertsotan-gozatzen/@@images/483c77ab-b37c-4bf1-b3c7-d0f30945144d.jpeg)
Argantzunen, Kuadrilla artekoaren bukaera, festa giroa eta bertsotan gozatzen
2016/03/13
Larunbatean, Trebiñu Konderriko Argantzunen bukatu zen 2016ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa. Urtarriletik martxora 6 topaketetan parte hartu zuten 14 talde aritu ziren bukaera-festan; Arabako bertsogintzaren topagunea eta unea izan zen. Egun osoan zehar, hainbat formatuetan bertsotan, kantuan eta gozatzen.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/martxoaren-12an-argantzunen-arabako-bertso-kuadrilla-artekoaren-bukaerako-jaia/@@images/04782052-2f60-4e5b-b8e9-02c07a807455.jpeg)
Martxoaren 12an, Argantzunen, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren bukaerako jaia
2016/03/08
Ia bi hilabetez Arabako hainbat herritan bertso-doinuak piztu ondoren, martxoaren 12an egingo du amaierako festa Arabako Bertso kuadrilla artekoak, Argantzunen. Egun osoko egitaraua izango du, eta kuadrilla artekoan aritu diren talde guztiek hartuko dute parte.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/kuadrilla-artekoaren-esentzia-oiongo-topaketan/@@images/163c1e1d-deb6-4d89-955b-c010fe10472b.jpeg)
Kuadrilla artekoaren esentzia Oiongo topaketan
2016/03/06
Bertsotan gozatu eta gozatu, Oionen musikarekin uztartuta, Arabako hegoaldera iritsi zen Kuadrilla artekoa. Arabako Errioxako “Txandrio” bertso-eskolak antolatuta, egun osoko topaketa Oionen. Lau talde aritu ziren egun osoan zehar: poteoa goizean, bazkaria, eta bertso-saio musikatua arratsaldean.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/oionen-arabako-bertso-kuadrilla-artekoaren-azkeneko-topaketa/@@images/fe1925fe-5eff-42be-b377-b2e4d9c64fbf.jpeg)
Oionen Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren azkeneko topaketa
2016/03/01
Oionen, Araba Errioxako bertso-eskolak antolatuta lau talde arituko dira egun osoko egitarauan, bertsoa eta musika uztartuko dituzte; trikitixa eguerdian eta saio musikatua bazkaldu ostean. Larunbat honetan, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 6.topaketa eta azkeneko topaketa.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/errekaleorren-bertso-sortak-eta-bertso-guda-kuadrilla-artekoaren-5-topaketan/@@images/343229ef-aacf-4788-9ed7-597ade9061b9.jpeg)
Errekaleorren, bertso sortak eta bertso guda, Kuadrilla artekoaren 5.topaketan
2016/02/28
Eguraldi hotza lagun, Gasteizko bertso-eskolek antolatuta, egun osoko topaketa Errekaleor auzoan. Zazpi talde aritu ziren eguerdian bertso-sortak kantatzen, bazkaldu osteko bertso gudan bat-bateko 4 taldek lehiatu zuten.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/errekaleorren-larunbat-honetan-kuadrilla-artekoaren-5-topaketa/@@images/c363078d-3fa2-4fd0-902b-3aa95cf8ae1c.jpeg)
Errekaleorren, larunbat honetan Kuadrilla artekoaren 5.topaketa
2016/02/25
Gasteizko bertso-eskolek antolatutako topaketan lau talde arituko dira egun osoko egitarauan, bertsoa idatziak eguerdian eta bertso-guda arratsaldean. Gasteizko Errekaleorren, larunbat honetan, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 5.topaketa.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/kanpezuko-bertso-kuadrilla-artekoan-bertsoa-eta-herri-kirola-batera/@@images/c198e191-9c60-488a-aa72-79197959c036.jpeg)
Kanpezuko Bertso Kuadrilla artekoan, bertsoa eta herri kirola batera
2016/02/20
Mendialdeko bertso-eskolak antolatuta, egun osoko topaketan, lau talde aritu ziren. Eguerdian plazan bertso-sortak, ondoren poteoa, bazkaria eta arratsaldez bertsoa eta herri kirola uztartuz ezin hobeto pasatu.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/kanpezun-larunbat-honetan-arabako-bertso-kuadrilla-artekoa/@@images/6261216f-a1c5-4c52-954e-5447ea47d985.jpeg)
Kanpezun, larunbat honetan Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
2016/02/16
Mendialdeko bertso-eskolak antolatuta lau talde arituko dira egun osoko egitarauan, bertsoa eta herri-kirola uztartuko dituzte. Kanpezun larunbat honetan, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 4.topaketa.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/txalaparta-boloak-eta-bertsoa-kuadrilla-artekoaren-araia-eta-zalduondoko-topaketan/@@images/62b0a88f-7c67-427d-9c1e-3afc3d38cec9.png)
Txalaparta, boloak eta bertsoa, Kuadrilla artekoaren Araia eta Zalduondoko topaketan
2016/02/14
Arabako Lautadako bi talde eta Legutiokoak aritu ziren Araian eta Zalduondon antolatutako Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 3.topaketan . Eguerdiko potean, bertsotan txalapartaren erritmora; bazkal ostean bertso sorta eta bolo jokoa eta bertsoa uztartu zituzten. Fusion berriak eta denak gozatzeko modukoak.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/araian-eta-zalduondon-larunbat-honetan-arabako-kuadrilla-artekoaren-3-topeketa/@@images/7160cfcc-e763-4c8c-8c9e-f4f7495b50a5.jpeg)
Araian eta Zalduondon larunbat honetan, Arabako Kuadrilla artekoaren 3.topeketa
2016/02/09
Hiru taldeen arteko topaketa, egun osoko egitarauan, txalaparta eta bolo jokoarekin bertso uztartzen.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/kopla-eta-umorea-kuadrilla-artekoaren-bigarren-topaketan/@@images/34c57796-3122-451c-a883-d90505d6ce51.jpeg)
Kopla eta umorea Kuadrilla artekoaren bigarren topaketan
2016/01/31
Laudion, San Blas azokarekin batera, Aiaraldeko topaketan koplaren inguruan aritu ziren Arabako 4 talde.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/laudion-arabako-kuadrilla-artekoaren-2-topeketa/@@images/d2468ca6-ba3a-48c6-9f15-7b5080c4c8a2.jpeg)
Laudion, Arabako Kuadrilla artekoaren 2.topeketa
2016/01/26
Larunbat honetan, Laudion, Arabako 4 bertso-eskola, egun osoko egitaraua.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/arabako-kuadrilla-artekoan-gorbeiapeko-bertso-festa/@@images/c6e37b45-31e8-4698-b2d1-b2df1c938868.jpeg)
Arabako Kuadrilla artekoan Gorbeiapeko bertso-festa
2016/01/24
Arabako Gorbeialdeko topaketa, igurtzia, elkar ezagutu, jolasak eta jokoak, bertsotan gozatu eta ondo pasatu. Larunbatean, Izarran abiatu da Arabako Bertso-Kuadrilla artekoa.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/izarran-kuadrilla-artekoaren-lehenengo-topaketa/@@images/70c8ba97-d68e-4cff-997c-480d47bca0f7.jpeg)
Izarran, Kuadrilla artekoaren lehenengo topaketa
2016/01/19
Larunbat honetan, Izarran, Gorbeialdeko 5 talde, egun osoko egitarauarekin.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/trebinun-aurkeztu-da-arabako-bertso-kuadrilla-artekoa/@@images/fd8403f3-8bdd-46f5-b05d-c845be871b31.jpeg)
Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
2016/01/16
14 talde parte hartzaileen ordezkariek, komunikabideen aurrean, aurtengo edizioaren ezaugarriak azaldu dituzte. Berrituta dator: topaketa-erronka formatua.
![](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/2016ko-kuadrilla-artekoAAAAA-larunbatean-aurkezpena/@@images/9c59ae7a-a1e9-402b-8de9-d46ec6db2ceb.jpeg)
2016ko Kuadrilla artekoAAAAA, larunbatean, aurkezpena
2016/01/14
Larunbat honetan Trebiñuko plazan, komunikabieen aurrean, 2016ko edizioa aurkeztuko dute talde parte hartzaileek.