Albisteak
![Argantzunen, Kuadrilla artekoaren bukaera, festa giroa eta bertsotan gozatzen Argantzunen, Kuadrilla artekoaren bukaera, festa giroa eta bertsotan gozatzen](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/argantzunen-kuadrilla-artekoaren-bukaera-festa-giroa-eta-bertsotan-gozatzen/@@images/b5ad4b46-58b4-4549-aa0f-2e369692b53a.jpeg)
Argantzunen, Kuadrilla artekoaren bukaera, festa giroa eta bertsotan gozatzen
2016/03/13Larunbatean, Trebiñu Konderriko Argantzunen bukatu zen 2016ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa. Urtarriletik martxora 6 topaketetan parte hartu zuten 14 talde aritu ziren bukaera-festan; Arabako bertsogintzaren topagunea eta unea izan zen. Egun osoan zehar, hainbat formatuetan bertsotan, kantuan eta gozatzen.
![Martxoaren 12an, Argantzunen, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren bukaerako jaia Martxoaren 12an, Argantzunen, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren bukaerako jaia](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/martxoaren-12an-argantzunen-arabako-bertso-kuadrilla-artekoaren-bukaerako-jaia/@@images/7d278f09-5a88-4dee-9f68-03bc72d9064f.jpeg)
Martxoaren 12an, Argantzunen, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren bukaerako jaia
2016/03/08Ia bi hilabetez Arabako hainbat herritan bertso-doinuak piztu ondoren, martxoaren 12an egingo du amaierako festa Arabako Bertso kuadrilla artekoak, Argantzunen. Egun osoko egitaraua izango du, eta kuadrilla artekoan aritu diren talde guztiek hartuko dute parte.
![Kuadrilla artekoaren esentzia Oiongo topaketan Kuadrilla artekoaren esentzia Oiongo topaketan](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/kuadrilla-artekoaren-esentzia-oiongo-topaketan/@@images/34bc95c1-1b55-4518-8df4-b83eac4e9e5f.jpeg)
Kuadrilla artekoaren esentzia Oiongo topaketan
2016/03/06Bertsotan gozatu eta gozatu, Oionen musikarekin uztartuta, Arabako hegoaldera iritsi zen Kuadrilla artekoa. Arabako Errioxako “Txandrio” bertso-eskolak antolatuta, egun osoko topaketa Oionen. Lau talde aritu ziren egun osoan zehar: poteoa goizean, bazkaria, eta bertso-saio musikatua arratsaldean.
![Oionen Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren azkeneko topaketa Oionen Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren azkeneko topaketa](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/oionen-arabako-bertso-kuadrilla-artekoaren-azkeneko-topaketa/@@images/dbade66d-5217-4e76-8c1a-53b03491486d.jpeg)
Oionen Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren azkeneko topaketa
2016/03/01Oionen, Araba Errioxako bertso-eskolak antolatuta lau talde arituko dira egun osoko egitarauan, bertsoa eta musika uztartuko dituzte; trikitixa eguerdian eta saio musikatua bazkaldu ostean. Larunbat honetan, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 6.topaketa eta azkeneko topaketa.
![Errekaleorren, bertso sortak eta bertso guda, Kuadrilla artekoaren 5.topaketan Errekaleorren, bertso sortak eta bertso guda, Kuadrilla artekoaren 5.topaketan](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/errekaleorren-bertso-sortak-eta-bertso-guda-kuadrilla-artekoaren-5-topaketan/@@images/7a6e1a7a-55cd-4d45-9cf5-76cf41ba190b.jpeg)
Errekaleorren, bertso sortak eta bertso guda, Kuadrilla artekoaren 5.topaketan
2016/02/28Eguraldi hotza lagun, Gasteizko bertso-eskolek antolatuta, egun osoko topaketa Errekaleor auzoan. Zazpi talde aritu ziren eguerdian bertso-sortak kantatzen, bazkaldu osteko bertso gudan bat-bateko 4 taldek lehiatu zuten.
![Errekaleorren, larunbat honetan Kuadrilla artekoaren 5.topaketa Errekaleorren, larunbat honetan Kuadrilla artekoaren 5.topaketa](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/errekaleorren-larunbat-honetan-kuadrilla-artekoaren-5-topaketa/@@images/1b40a488-b594-4b35-b53d-4d4405e30746.jpeg)
Errekaleorren, larunbat honetan Kuadrilla artekoaren 5.topaketa
2016/02/25Gasteizko bertso-eskolek antolatutako topaketan lau talde arituko dira egun osoko egitarauan, bertsoa idatziak eguerdian eta bertso-guda arratsaldean. Gasteizko Errekaleorren, larunbat honetan, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 5.topaketa.
![Kanpezuko Bertso Kuadrilla artekoan, bertsoa eta herri kirola batera Kanpezuko Bertso Kuadrilla artekoan, bertsoa eta herri kirola batera](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/kanpezuko-bertso-kuadrilla-artekoan-bertsoa-eta-herri-kirola-batera/@@images/e1dac7e6-1cf3-4ca0-bb64-d958009cc941.jpeg)
Kanpezuko Bertso Kuadrilla artekoan, bertsoa eta herri kirola batera
2016/02/20Mendialdeko bertso-eskolak antolatuta, egun osoko topaketan, lau talde aritu ziren. Eguerdian plazan bertso-sortak, ondoren poteoa, bazkaria eta arratsaldez bertsoa eta herri kirola uztartuz ezin hobeto pasatu.
![Kanpezun, larunbat honetan Arabako Bertso Kuadrilla artekoa Kanpezun, larunbat honetan Arabako Bertso Kuadrilla artekoa](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/kanpezun-larunbat-honetan-arabako-bertso-kuadrilla-artekoa/@@images/9fd94e0e-7d6a-47d3-8863-213c347bf35a.jpeg)
Kanpezun, larunbat honetan Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
2016/02/16Mendialdeko bertso-eskolak antolatuta lau talde arituko dira egun osoko egitarauan, bertsoa eta herri-kirola uztartuko dituzte. Kanpezun larunbat honetan, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 4.topaketa.
![Txalaparta, boloak eta bertsoa, Kuadrilla artekoaren Araia eta Zalduondoko topaketan Txalaparta, boloak eta bertsoa, Kuadrilla artekoaren Araia eta Zalduondoko topaketan](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/txalaparta-boloak-eta-bertsoa-kuadrilla-artekoaren-araia-eta-zalduondoko-topaketan/@@images/77619709-f6a3-493f-a00f-62bd674ceb40.png)
Txalaparta, boloak eta bertsoa, Kuadrilla artekoaren Araia eta Zalduondoko topaketan
2016/02/14Arabako Lautadako bi talde eta Legutiokoak aritu ziren Araian eta Zalduondon antolatutako Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 3.topaketan . Eguerdiko potean, bertsotan txalapartaren erritmora; bazkal ostean bertso sorta eta bolo jokoa eta bertsoa uztartu zituzten. Fusion berriak eta denak gozatzeko modukoak.
![Araian eta Zalduondon larunbat honetan, Arabako Kuadrilla artekoaren 3.topeketa Araian eta Zalduondon larunbat honetan, Arabako Kuadrilla artekoaren 3.topeketa](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/araian-eta-zalduondon-larunbat-honetan-arabako-kuadrilla-artekoaren-3-topeketa/@@images/283a797f-0e9e-4521-84d1-c587bd14ff99.jpeg)
Araian eta Zalduondon larunbat honetan, Arabako Kuadrilla artekoaren 3.topeketa
2016/02/09Hiru taldeen arteko topaketa, egun osoko egitarauan, txalaparta eta bolo jokoarekin bertso uztartzen.
![Kopla eta umorea Kuadrilla artekoaren bigarren topaketan Kopla eta umorea Kuadrilla artekoaren bigarren topaketan](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/kopla-eta-umorea-kuadrilla-artekoaren-bigarren-topaketan/@@images/774ddadf-4d19-49c2-9870-67e6cb2fda5b.jpeg)
Kopla eta umorea Kuadrilla artekoaren bigarren topaketan
2016/01/31Laudion, San Blas azokarekin batera, Aiaraldeko topaketan koplaren inguruan aritu ziren Arabako 4 talde.
![Laudion, Arabako Kuadrilla artekoaren 2.topeketa Laudion, Arabako Kuadrilla artekoaren 2.topeketa](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/laudion-arabako-kuadrilla-artekoaren-2-topeketa/@@images/f67c124d-c894-4131-b3d5-6e0088e75653.jpeg)
Laudion, Arabako Kuadrilla artekoaren 2.topeketa
2016/01/26Larunbat honetan, Laudion, Arabako 4 bertso-eskola, egun osoko egitaraua.
![Arabako Kuadrilla artekoan Gorbeiapeko bertso-festa Arabako Kuadrilla artekoan Gorbeiapeko bertso-festa](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/arabako-kuadrilla-artekoan-gorbeiapeko-bertso-festa/@@images/24b48902-29ab-45c9-a18c-f36107fb323b.jpeg)
Arabako Kuadrilla artekoan Gorbeiapeko bertso-festa
2016/01/24Arabako Gorbeialdeko topaketa, igurtzia, elkar ezagutu, jolasak eta jokoak, bertsotan gozatu eta ondo pasatu. Larunbatean, Izarran abiatu da Arabako Bertso-Kuadrilla artekoa.
![Izarran, Kuadrilla artekoaren lehenengo topaketa Izarran, Kuadrilla artekoaren lehenengo topaketa](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/izarran-kuadrilla-artekoaren-lehenengo-topaketa/@@images/f05e5e4e-66c6-4ef0-98a8-8593fada113f.jpeg)
Izarran, Kuadrilla artekoaren lehenengo topaketa
2016/01/19Larunbat honetan, Izarran, Gorbeialdeko 5 talde, egun osoko egitarauarekin.
![Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/trebinun-aurkeztu-da-arabako-bertso-kuadrilla-artekoa/@@images/3620be51-3863-4723-9893-ab96cdfb9f34.jpeg)
Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
2016/01/1614 talde parte hartzaileen ordezkariek, komunikabideen aurrean, aurtengo edizioaren ezaugarriak azaldu dituzte. Berrituta dator: topaketa-erronka formatua.
![2016ko Kuadrilla artekoAAAAA, larunbatean, aurkezpena 2016ko Kuadrilla artekoAAAAA, larunbatean, aurkezpena](https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/albisteak/2016ko-kuadrilla-artekoAAAAA-larunbatean-aurkezpena/@@images/1f9863aa-a104-44d0-a7ed-cd84c6458ecc.jpeg)
2016ko Kuadrilla artekoAAAAA, larunbatean, aurkezpena
2016/01/14Larunbat honetan Trebiñuko plazan, komunikabieen aurrean, 2016ko edizioa aurkeztuko dute talde parte hartzaileek.