otsailak 13, Araia/Zalduondo
Bideoa
2016-02-13 Araian eta Zalduondon Arabako Bertso Kuadrilla arteko 3. topaketa
Kronika
Arabako Bertso Kuadrilla artekoak aurrera darrai. Lautadako bertso-eskolak antolatutako 3.topaketan 3 taldek parte hartu zuten, hauexek:
- Lautadako Sorginetxe
- Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak
- Legutioko Bostibaieta
Araiako tabernetan eguerdiko poteo ezberdina izan zen. Bertako txalapartarien ttakun ttakunez lagunduta 3 taldeen ordezkariak aritu ziren tabernaz. “Egunen zuri” doinuan oinarritu ziren bertsoa eta txalaparta uztartzeako; emaitza fina entzuleentzat eta gozagarrian bertsotan aritu zirenentzat.
Batzuk poteoan eta kantuan ari ziren bitartean sukaldariek primerazko bazkaria prestatu zuten. Lautadan sukaldari finak badaudela ondo erakutsi zuten antolatzaileek.
Bazkaldu ostean Saioak eta Enarak bertso sorta bat eskaini zuten gitarraz lagunduta. Larunbatean torturaren kontrako eguna zela aprobetxatuz gai hori aukeratu zuten.
Zalduondoko elkartetik atera eta bertako bola tokian, bertsoa eta Arabako bolo jokoa modalitatea uztartu zuten hiru taldeek. Talde kide batek bolo bat bota arte beste bi segidillan, boloetan bertsolarien izenak ipini eta botatzen zirenek ofizio batean aritu behar zuten… Mila konbinazio, zirikatzen besteei, bola botatzen, mugimenduaz… formula ezin hobeago bertsoarekin jolasteko eta gozatzeko.
Albisteak
Txalaparta, boloak eta bertsoa, Kuadrilla artekoaren Araia eta Zalduondoko topaketan
Arabako Lautadako bi talde eta Legutiokoak aritu ziren Araian eta Zalduondon antolatutako Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 3.topaketan . Eguerdiko potean, bertsotan txalapartaren erritmora; bazkal ostean bertso sorta eta bolo jokoa eta bertsoa uztartu zituzten. Fusion berriak eta denak gozatzeko modukoak.
Araian eta Zalduondon larunbat honetan, Arabako Kuadrilla artekoaren 3.topeketa
Hiru taldeen arteko topaketa, egun osoko egitarauan, txalaparta eta bolo jokoarekin bertso uztartzen.
Trebiñun aurkeztu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
14 talde parte hartzaileen ordezkariek, komunikabideen aurrean, aurtengo edizioaren ezaugarriak azaldu dituzte. Berrituta dator: topaketa-erronka formatua.
Fitxa
- Eguna
- 2016/02/13
- Ordua
- 12:00
- Herria
- Araia/Zalduondo
- Tokia
- Aratz tabernatik hasita