Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

martxoak 12, Argantzun, FINALA/FESTA

Bideoa

Bideo botoia Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

 

2016-03-12 Argantzun, Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

 

Kronika

Martxoaren 12an, Argantzunen Arabako bertsogintzaren festa izan zen; aurreko 6 topaketa ondoren 2016ko Arabako Bertso-kuadrillaren bukaerako festan ez zen talde txapeldunik egon; ez zen hori helburua, Arabako bertsogintzak irabazi zuen:  parte hartzea, bertsotan gozatzea, jai giroan ondo pasatzea, elkar ezagutzea, bertso kuadrillak harremanetan egotea… horiek ziren helburuak, eta ondo bete ziren sentsazioarekin bukatu zen.

Eguerdian, egun hotzari aurre egiteko intentzioarekin 50 lagun elkartu ziren Argantzungo plazan, aurtengo Kuadrilla artekoan parte hartu zuten 14 taldeen ordezkariak. Egunean zehar 6 formatu ezberdinetan parte hartu behar zuten, hain justu, aurreko 6 topaketetan bertsoarekin uztartu diren formatuetan: jokoak, koplak, herri kirolak, boloak, guda eta saio musikatua.

Argantzungo tabernak eta antolakuntzak frontoian jarritako txosna izan ziren eguerdiko poteoan aritzeko guneak. Herriko plazan ere, paperaz lagunduta, bertako umeek bertso-sorta idatzi bat kantatu zuten, gurasoek eta beste guztiek lagunduta.

Trebiñualdeko eta parte hartzaileen inguruko lagunekin batera 90 lagun elkartu ziren frontoian; bazkaltzeko edo oholtza gaineko bi formatuez gozatzeko. Gitarra, armonika eta kaxoiaz lagunduta Arabako 6 eskualdetako ordezkari bana aritu ziren bertsotan musikaz lagunduta, saio atsegina eskaini zuten; jende aurrean kantatzeko ohituta dauden bertsolariek eta hasi berriek ere. Horixe bera da ere Kuadrilla artekoaren helburu bat: jende berriaplazaratzea. Jarraian, bertso-guda formatua; txapelketak asmatu aurretik bertsolariek lehiatzeko era berreskuratu eta egokitutako bertso-guda formatua plazaratu zen. Bertsolari batek aurretik  kantatutako bertsoak atzetik aurrera gogoratu behar eta holako ariketetan aritu ziren ia ordu bete. Oholtzan bukatzeko talde parte hartzaile guztiei babarrun jana bat prestatzeko otar eder bat banatu zitzaien.

14 taldeen jarduna hor bukatu zen baina jai giroak jarraitu zuen. Orkresta elektrotxarangak dantzan eta saltoka ipini zuen herri osoa, eta nola ez, tarteka bertsoren bat uztartuz. Eguneko egitaraurekin bukatzeko bertso-ragga eskaini zen bertako taberna batean. Reggae base erritmikoak baliatuz aritu ziren berandu arte.

Argantzunen, egun oso batek eta aurtengo Kuadrilla artekoak utzitako arrastoak 2 urte iraungo dute, 2018ko ediziora arte. 

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Argantzunen, Kuadrilla artekoaren bukaera, festa giroa eta bertsotan gozatzen

Argantzunen, Kuadrilla artekoaren bukaera, festa giroa eta bertsotan gozatzen

2016/03/13

Larunbatean, Trebiñu Konderriko Argantzunen bukatu zen 2016ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa. Urtarriletik martxora 6 topaketetan parte hartu zuten 14 talde aritu ziren bukaera-festan; Arabako bertsogintzaren topagunea eta unea izan zen. Egun osoan zehar, hainbat formatuetan bertsotan, kantuan eta gozatzen.

Argantzunen, Kuadrilla artekoaren bukaera, festa giroa eta bertsotan gozatzen - Gehiago irakurri

Martxoaren 12an, Argantzunen, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren bukaerako jaia

Martxoaren 12an, Argantzunen, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren bukaerako jaia

2016/03/08

Ia bi hilabetez Arabako hainbat herritan bertso-doinuak piztu ondoren, martxoaren 12an egingo du amaierako festa Arabako Bertso kuadrilla artekoak, Argantzunen. Egun osoko egitaraua izango du, eta kuadrilla artekoan aritu diren talde guztiek hartuko dute parte.

Martxoaren 12an, Argantzunen, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren bukaerako jaia - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2016/03/12
Ordua
11:30
Mota
Finala
Herria
Argantzun
Tokia
Herriko plazatik hasita