Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Kuadrilla artekoaren esentzia Oiongo topaketan

2016/03/06
Bertsotan gozatu eta gozatu, Oionen musikarekin uztartuta, Arabako hegoaldera iritsi zen Kuadrilla artekoa. Arabako Errioxako “Txandrio” bertso-eskolak antolatuta, egun osoko topaketa Oionen. Lau talde aritu ziren egun osoan zehar: poteoa goizean, bazkaria, eta bertso-saio musikatua arratsaldean.

Larunbatean, Arabako Errioxako bertso-eskolak Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 6.topaketaren antolakuntzaren ardura bere gain hartu zuen. 6 topaketa antolatu dira aurtengo edizioan, Arabako 6 eskualdetan, eta atzo Oionera iritsi zen Kuadrilla artekoa; azken topaketa honetan ere Kuadrilla artekoan ageri den sentsazioa errepikatu zen: taldeka bertsotan gozatu eta ondo pasatu.

Topaketa honetan parte hartu zuten 4 taldek, herriko plazan hitzordua hartuta, bertso-triki poteori ekin zioten eguerdiko partean. Bertako eta Vianako kidez osatutako Oiana Triki Sound Band taldearekin batera tabernaz taberna aritu ziren, librean, ondorengo 4 taldeen kideak:

- Aramaioko Elexpuru ta 4

- Lautadako Sorginetxe

- Arabar Errioxako Txandrio

- Mendialdea

2016 03 05 oion Arabako Bertso Kuadrilla artekoa Oingo IkastolakoakArabako Errioxako ardoak lagun izan zituzten poteoan, eta baita Azkenak elkartean prestatutako bazkarian ere. Bazkaldu ostean Oiongo San Vicente Ikastolako 1.DBHko ikasleek “Emakumeak libre garen egunean” bertso-sorta idatzia kantatu zuten. Ondoren, Mendialdeko bertso-eskolako kideek teknologia berrien inguruan prestatu eta kantatu zuten.

Jarraian, bat-bateko saio musikatuan Arabako Errioxako bertso-eskolako kideak diren Alazne Garziak eta Arantxa Sobrinok prestatutako bat-bateko saioan gaiak, doinuak eta aritu behar ziren taldeen konbinazioa globoetan gordeta aurkeztu zituzten, beraz, zoriak erabakitzen zuen nork kantatu, doinua eta gaia.

2016 03 05 oion Arabako Bertso Kuadrilla artekoa saio musikatuaGitarrak, kaxoia eta armonika lagunduta ariketa ezberdinetan aritu ziren bertsotan, eta hainbat doinu erabili zituzten: Guantanamera, No woman no cry, Volando voy, Ai zapotxin, Sorterriko koplak…

Bertsotan gozatu zuten talde guztien kideek, eta hurbildutakoek ere ederto pasatu zuten. Musikak oso atsegina egin zuen bertso jarduna.

Bertso-eskolak eta Oiongo Udalak oparitutako ardoarekin Argantzunen, martxoaren 12an elkar ikusi arte agurtu zuten parte hartzailek.

Topaketaren informazio guztia hemen: http://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/saioak/martxoak-5-oion

2016-03-05 Oion Arabako Bertso Kuadrilla artekoa

bideo spot