Kanpezuko Bertso Kuadrilla artekoan, bertsoa eta herri kirola batera
Mendialdeko bertso-eskolak 2009an sortu zen, geroztik dinamismo ezin hobeago eman dio eskualde osoari; bai bertsolaritzatik begiratuta bai euskararen erabilpenaren ikuspuntutik. Euskararen arnasgune izateaz gain, plazara, herrira eta herriz herri ateratzen ditut bere jarduna: Agate Deuna, Bertso-piropo lehiaketa, Kanpezuko San Martin azoka…
Larunbatean, Kanpezun, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 4.topaketa antolakuntzaren ardura bere gain hartu zuen bertako bertso-eskolak. Guztira 40 lagun aritu ziren, bat-bateko lau talde eta idatzizko bi talde, honako hauek:
- Bapateroak (Gasteiz)
- Lautadako Sorginetxe
- Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak
- Mendialdea
- Mendialdeko sorginak (idatzizko taldea)
- Mendialdeko garaiezinak (idatzizko taldea)
Eguraldi ona lagun, egun osoko egitaraua prestatu zuten eguerditik hasita ilundu arte.
Eguerdian herriko plazan idatzizko bi taldeek prestatutako bertso sorta idatziak kantatu zituzten. Jarraian, bertatik hasitako poteoan, tabernaz taberna aritu ziren 4 taldeen partaideak: koplaka, puntuka…
Ibernalo aterpetxean bapo bazkaldu ostean, herriko plazan, bertsoa eta herri kirola uztartu zituzten. Hainbat proba egin zituzten: lokotx bilketan denbora zehatz batean ea zenbat lokotx bildu eta kopuru errima horrekin bertsotan egin. Sokatira ondoren talde bakoitzaren ordezkari bana tiraldia komentatu. Txinga erotzen talde baten ordezkariak segidillan kantatzen zuen bitartean beste talde batenak 25kiloko txingak eraman, ea nork kale lehenago. Eski kolektiboan puntuka eta trontzan ea zenbat mozketa eta bertso egin 4 minutuetan.
Topaketaren informazio guztia hemen: http://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/saioak/otsailak-20-kanpezu