Errekaleorren, bertso sortak eta bertso guda, Kuadrilla artekoaren 5.topaketan
Larunbatean, Gasteizko Bertso-eskolek Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 5.topaketaren antolakuntzaren ardura bere gain hartu zuten. Errekaleor auzoan berreskuratutako elizan, orain gaztetxea bihurtuta, burutu zen egitarau osoa. Kanpoan hotza, elurra eta haizea lagun gustura aritu ziren autogestioa eta okupazioaren gune den auzoan.
Bazkarirako babarrunak bor-bor ari ziren bitartean 7 taldek taularatu zituzten haien bertso-sortak, hauexek: Añanako taldea, Gasteizko Kakiturri, Aramaioko “ez jatsu gustaubiar”, Gasteizko Bertxotxoak, Judimendiko Gazte Asanblada, Gasteizko Errexala eta Gasteizko Babateroak.
Bazkal osteko saioak bertso-guda izaera izan zuen. Taldeak kanporatzeko guda formatuan aritu ziren bat-bateko lau talde, hauexek:
- Ezjatzu gustaubiher (Aramaio)
Hainbat proba egin ondoren, bukaerara Gasteizko Errexala eta Kakiturri taldeak iritsi ziren; Errexala taldea suertatu zen irabazle.
Topaketaren informazio guztia hemen: http://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa-2016/saioak/otsailak-27-errekaleor-gasteiz