Araba

Igandean aurkeztuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa Baranbion

2024/01/10
Urtarrilaren 14an, igandearekin aurkeztuko da Arabako Bertsolari Txapelketaren hamaseigarren edizioa.

Baranbion emango zaio aurkezpena 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketari. XVI. edizio izango da aurtengoa eta 40 urte beteko dira lehen Arabako Txapelketa burutu zela. 

10:15ean komunikabideen aurrean emango da Txapelketaren berri, informazioa ondorengoek emango dute:

-Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Egoitz Iradier, elkarteko sustapen arduraduna.
-Patxi Aizpurua 1984ko Arabako lehen txapelketako partaide eta Arabako Bertsozale Elkarteko idazkaria. 

Txapelketako parte hartzaileak ere bertan izango dira.

Txapelketa urtarrilaren 28an hasiko da eta martxoaren 16an  bukatuko da.