Aroa Arrizubietak jantzi du 2019ko Bertxoko sariketako txapela
Azaroaren 21ean eman zitzaion amaiera Bertxoko sariketari. Behin finalerdiak atzean utzita, lau bertsolari aritu ziren kantuan Gasteizko Hala Bedi tabernan.
Tabernak itzelezko betekada hartu zuen, eta beste behin hurbildu zen jendeari eskerrak ematea tokatzen zaigu. Bertsoaldi ederrak utzi zizkiguten Markel Yoller, Maddi Agirre, Martin Abarrategi eta Aroa Arrizubietak.
Azken bi hauek lortu zuten buruz burukora pasatzeko txartela epaileek hala erabakita. Buruz burukoan egoera bati bertsoaldi luzea kantatu ondoren, Aroak jantzi zuen bertxokotarrek oparitutako txapel berezia. Aipatu beharra dago era berean, epaileek Maddik abestutako habanera saritu nahi izan zutela, saioko bertso onenaren saria emanez.
Honekin beste urte batez amaiera eman zitzaion Bertxoko sariketari. Eskerrak eman saioetara gerturatu zareten guztioi eta nola ez abesteko prest egon zareten bertsolari gazte arabar guztioi. Zuen borondaterik gabe hau ez litzateke posible, mila esker.
Praktikatu bertsoterrorismoa.
Egin hemen sariketaren jarraipena!